600 neskak parte hartu dute Meatze Arroen Futbol Txapelketetan

Petronorrek Meatze Arroen Txapelketan parte hartu du ondoz ondoko laugarren urtez, eskualde zein nazioarte mailan. Lehiaketa honek 30 futbol-taldetako alebin mailako 600 neska bildu ditu.

Bertaratutako 3.000 lagunek baino gehiagok futbolaz beteriko bi asteburuz gozatzeko aukera izan dute lurralde mailako klub hauen parte-hartzeari esker: Pauldarrak A, Pauldarrak B, Sopuerta, Kimuak A, Kimuak B, Bizquerre, Gestasport, Zuazo, Portugalete, Mehatzaldeko selekzioa, Arrontegui, Lutxana, Eibar, Ugeraga eta Hiru bat.

Estatu mailako taldeei dagokienez, honako hauek parte hartu dute: Athletic Club, Real Sociedad, Houston Academia, PSG, Valencia, Levante, Villarreal, Girona, Badalona, Rayo Vallecano, Alavés, Burgos, Deportivo de la Coruña, Oviedo eta Racing de Santander.

Kimuak A izan da txapelduna, eta bere saria nazioarteko txapelketan parte hartzea izango da. Bigarren postuan Gestasport geratu da, eta kirol-materiala erosteko txeke bat irabazi du.

Nazioarteko txapelketan, Realeko jokalariak izan dira txapeldunak, eta atzetik geratu dira PSG eta Racing de Santander.

Ongintzazko helburua duen txapelketa hau da erreferentziazko kluben parte-hartze maila hau duen Estatuko emakumezkoen alebin mailako txapelketa bakarra.