NATUR INGURUNEA
Petronorren industria-eremuak ingurune natural desiragarria du, Petronor kokatuta dagoen eremuko baldintza naturalei eta enpresak berak ingurunea zaintzeko eta birpopulatzeko egiten duen ahaleginari esker. Azkeneko urteetan, inbertsio handiak egin dira alor horretan.
BARBADUN IBAIAREN BIRPOPULATZEA

2007aren bukaeran, Barbadun ibaiaren eskuin ertzaren eta asfaltoak kargatzeko ingurunearenaren Landare Birpopulazioko Proiektua dagoeneko egi bihurtu da bost urtez lan egin eta haren jarraipena egin ondoren.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Landare Biologia eta Ekologia departamentuak aurkeztutako proiektuari esleitu zion proiektua, espezie ugariko 407 zuhaitz eta 768 zuhaixka Barbadun ibaiaren eskuin ertzean landatzea eragin zuen. Gainera, 29 zuhaitz y 700 zuhaixka ere asfaltoak kargatzeko lekuaren aurreko lautadan Findegia inguratzen duen hesiaren eta bidegorriaren artean, eta baita 3 hozteko dorrearen eta “Mihia”-ren bukaeraren artean.
Leku hau birpopulatzeko bertako ekosistemaren berariazko espezieak erabili dira.
10.000 ARBOLA

Era berean, industria-eremuko airea garbitzen dute azken urteetan landatu diren 10.000 arbolek baino gehiagok. Arbola horiek isurtzen den karbono-kantitatearen parte handi bat finkatzen dute, eta oxigenoa askatu, eta lurra uholdeetatik babestu, lurraren kalitatea hobetu eta fauna eta floraren biodibertsitatea ere babesten dute.
NATURARI BURUZKO ARTIKULUAK