Petronor Futbol Kanpusaren 14. edizioa jokatu da, eta 5 eta 13 urte bitarteko 114 neska-mutilek parte hartu dute guztira (99 mutilek eta 15 neskak, hurrenez hurren).
Urtero bezala, kanpusa bi txandatan antolatu da. Lehenengoa ekainaren 22tik 26ra, goizez, El Mortuero futbol-zelaian (Las Carreras). Bigarren txanda ere goizez egin da Muskizko El Malecon kirol-instalazioetan, ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean.
Futbolariak Muskizkoak (57), Abanto-Zierbenakoak (47), Zierbenakoak (3), Ortuellakoak (1), Algortakoak (1) eta Kantabriakoak (3) izan dira, eta lehiarik gabeko ingurune batean ikasi dute futbolaz gozatzen. Neska-mutilen artean, 19 jokalari Petronorreko langileen seme-alabak izan dira.

