FCC unitateko konpresorea gelditzea

Petronorrek jakinarazi du goizaldean FCC unitateko konpresoa gelditu dela. Horren ondorioz, zuzia ohikoa ez den modu batean ikusi ahal izan da.

Beste behin gogoratu behar da, zuziak industria instalazioetan ezinbestekoak diren segurtasun-gailuak direla, noizean behin presioa askatzeko. Zuziak monitorizaturik daude etengabean, bere emaria neurtzen da, baita garraren tenperatura eta itxura ere, bere elementu guztiak aldizka aztertzeaz gainera. Gertakizunen batengatik produzitutako gasak erretzeko funtzioa dauka, atmosferara isuria saihestuz.  Zuziak batzutan nahiko zalapartatxuak izan daitezke, unean uneko ke beltza igorriz, baina kezkatu beharrean ondo funtzionatzen ari direla frogatzen du baita bere eginbeharra ere betetzen dutela.

Lantegiaren baldintzek uzten badigute, FCC Unitatea martxan jartzeko sekuentzia hasiko da egunean zehar.

Horren guztiaren berri eman diete Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta SOS Deiak zerbitzuari.