Berriro abian findegiko unitateak, Kogenerazio Unitateetan egindako geldialdiaren ondoren

Petronorrek jakinarazi nahi du abuztuaren 31n programatu gabeko geldialdia egin zela lurruna eta elektrizitatea sortzeko CG1 eta CG6 kogenerazio-unitateetan. Lurrunaren defizitaren ondorioz, antolatutako geldialdia egin zen findegiko zenbait unitatetan.

Une honetan, unitate horiek berriz ere martxan jartzeari ekin zaio; horien artean, 3. Lantegiko galdara bat, FCC Unitatea eta V3 Huts Unitatea eta 2. Lantegiko P2 Platforming Unitatea, N2 Desulfurazio Unitatea eta purutasun baxuko hidrogenoa aprobetxatzeko HD3 Hidro-Desulfurazio Unitateko PSA delakoa.

Ondoren, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzen hasiko da.

Unitateak abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, baliteke aldian-aldian zuzietan sugarra areagotzea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.