La Arenako emakumezkoen taldea eta Ugarteko gizonezkoen taldea nagusitu dira Zierbenako karrejuan Petronorren babespean jokatutako Herriarteko Katxete erako Bolo Txapelketan.
Emakumezkoen txapelketan, La Arenak 43 bolorekin irabazi du eta Uriostek 32 egin ditu. Gorostiza eta San Fuentes hirugarren eta laugarren postuan geratu dira 21na bolorekin. Bosgarrenak Ugarteko neskak izan dira, 20 bolorekin, eta, azkenik, Durañona eta La Cuesta taldeek 6 bolo lortu dituzte.
Gizonezkoei dagokienez, Ugartek irabazi du 51 bolorekin. Durañona (44 bolo) bigarren postuan geratu da bigarren, eta ondotik, La Arena (37 bolo) eta Gorostiza (28). Azkenak San Fuentes eta Urioste izan dira, 24na bolorekin.
Aurreko edizioetan bezalaxe, aurten txapelketan ere Jon Ander Soto bertako bolari gaztea omendu dute. Bere familiak harriz grabatutako garaikur oroigarria eman die garaileei.

