Petróleos del Norte SAk (Petronor) Europar Batasunaren laguntza jaso du NextGenerationEU funtsaren kontura, Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan, findegiaren energia-eraginkortasuna proiektu baten bidez hobetu ahal izateko.
“Energia-eraginkortasunerako Jarduketak Industria Sektore ETEetan eta Enpresa Handietan” delakoaren barruan, Petronorrek proiektu honetara bideratuko ditu aipatutako funtsak: “Petrolio Gordinaren 1. Unitateko (C1) Preflash Dorre berria. Hona hemen ekimenaren eta lortutako laguntzaren inguruko datuak:
- Guztizko inbertsioa: 9.662.162,25 €
- Emandako laguntza: 2.000.000,00 €
- CO2 isurpenen murrizketa: 27.630,62 tona CO2/urte
Proiektu hau energia-iturri berriztagarrietako autokontsumoa eta biltegiratzea sustatzeko pizgarrien programari eta Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak bultzatu eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatzen duen sistema termiko berriztagarrien ezarpenari lotuta dago.

