Petronor, orientazio akademikoko lehen azokaren antolatzailea

Datorren ostiralean (urriak 23), Petronorrek Orientazio Akademikoko lehen Azoka ospatuko du. Ikasleei zuzenduta egongo da, eta prestakuntza-eskaintza zabal eta eguneratua ezagutaraztea eta etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabakiak hartzen laguntzea izango ditu helburu.

Jardunaldia Petronorren Kontratisten Eraikinean egingo da, eta 12 unibertsitate eta Lanbide Heziketako bi ikastetxe bilduko ditu. Bertaratzen direnek titulazioei, prestakuntza-programei, irteera profesionalei eta garapen-aukerei buruzko informazioa zuzenean jaso ahal izango dute.

Topaketan, gainera, bi hitzaldi egingo dira, eta honako hauek parte hartuko dute: Fernando Díezek, Hezkuntzan doktorea, MBA Executive tituluduna eta Deustuko Unibertsitatean Psikologian eta Pedagogian lizentziaduna; Javier Unzuetak, Somorrostro Zentroko LHko zuzendaria; eta Txema Llanok, Somorrostroko LHko ikasketa-burua.

Azoka honek Petronorrek enplegagarritasunarekin eta gazteen talentua garatzearekin duen konpromisoa islatzen du. Konpainiak Euskadiko hezkuntza-sarearekin elkarlanean dihardu hainbat ekimenen bidez, hala nola unibertsitateko zein Lanbide Heziketako prestakuntza dualeko ekimenak, ikastetxeekin egindako lankidetza-hitzarmenak, praktikak eta bekak, eta talentu zientifikoa eta teknikoa sustatzeko proiektuak.

Azokaren bidez, Petronorrek gune bat eskaini nahi die ikasleei, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako aukera desberdinak ezagutu, zalantzak argitu eta etorkizun akademikoa nahiz profesionala bideratzeko behar duten informazio-pilulak eskura ditzaten.

Parte-hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik izena emateko formularioan.