Halaber, azaroaren 1etik aurrera, SR3 sufrea berreskuratzeko instalazioko (3. instalazioa) prozesu-lerroetako bat abian jartzea aurreikusi da.
Bestalde, G2 eta G3 gasolioaren desulfurazio-unitateak abian jartzeko prozesuek martxan jarraitzen dute.
Unitateak abian jartzeko prozesuan, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, baliteke une jakin batzuetan zuzietako sugarrak areagotzea, baina horrek ez du inolako anomaliarik edo arriskurik adierazten. Era berean, baliteke 3. instalazioko emisio-fokuan SO₂ mailak aldi baterako igotzea.
Erabaki hau ezagutarazi zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.

