Bilboko Merkataritza Ganberarekin batera antolatu da prestakuntza.
Ganberak, BBK Fundazioarekin elkarlanean, ESGaren arloko HUB bat sortu du, enpresei gai horri buruzko informazioa eta prestakuntza emateko eta laguntza eskaintzeko.
Jardunaldiari esker, profesionalek araudi hori zer Europako testuingurutan kokatzen den jakin ahal izan dute, baita Petronor arlo horietan zer ekimen eta plan garatzen ari den ere.
Prestakuntzan Basque ESG proiektua ere aurkeztu da. Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, Petronorrek eta beste trakzio-enpresa batzuek parte hartzen dute bertan eta ESG irizpideak euskal enpresen lehiakortasun-faktore gisa sustatzea du helburu.
Bigarren urtea da ekimen horretan elkarlanean ari direla; eta, izan ere, lehen edizioan, Petronorreko zuzendaritza-taldeko kideek eta erosketa- eta kontratazio-arloetako profesionalek jaso zuten prestakuntza.

