Itziar Landa Petronorreko digitalizazioaren arloko arduradunak «AAren erabilerak: esperimentaziotik lehiatzeko abantailara» topaketan parte hartu du.
Topaketa Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian egin da, eta hainbat sektoretako profesionalak bildu dira bertan enpresek zer aukera eta erronka dituzten –adimen artifiziala txertatzean– aztertzeko. Halaber, adimen artifizialak produktibitatean eta lehiakortasunean duen eragina, datuen garrantzia eta talentuarekin, lidergoarekin eta tresna berrien erabilera arduratsuarekin lotutako erronkak izan dituzte hizpide.
Hala, Ziortza Sulibarriak –BBVAko AA Hubeko arduradunak– eta Koldo Atxutegik –Ormazabaleko Chief Innovation Officer-ak– ere teknologiari buruzko eztabaida horretan parte hartu dute, Itziar Landarekin batera.

