P2 Platforming unitatea (2. instalazioa) eta Propano/Propileno Splitter unitate berria (3. instalazioa) abian jartzea

Petronorrek jakinarazi duenez, bihar –azaroaren 4an– hasiko dira P2 Platforming Unitatea (2. instalazioa) abian jarri aurreko lanak, programatutako mantentze-lanak amaitu ondoren.

Halaber, propanoa eta propilenoa bereizteko unitate berria (3. instalazioa) abian jartzeari ekingo zaio.

Unitateak abian jartzeko sekuentziek iraun bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, une jakin batzuetan zuzietako sugarrak handitu egin daitezke.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.