Petronor-Albak hidrogenoaren arloan dituen ekimenak aurkeztu dizkie Japoniako enpresei
Aitor Arzuagak, Alba Free Energy-ren (trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filiala) zuzendari nagusiak, Basque Trade & Investment-en (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) jardunaldi batean parte hartu zuen joan den astean, Bilbon, hidrogenoaren esparruan lankidetza garatzeko Japoniako hogei bat enpresaren misioarekin. Bertan, Petronor-Albak arlo horretan dituen ekimenak aurkeztu zituen. Bestalde, Iñigo Ansolak, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin (BH2C) lotutako xehetasun guztiak azaldu zizkien Japoniako ordezkariei.
17 Uzt 2023
ALBISTEAK