Muskizko XII. Ehiza, Arrantza eta Natura Azoka, arrakastatsua
Pasa den larunbatean, Muskizek bere Donibane zelaietan izan zuen Ehiza, Arrantza eta Ingurumen Azokaren XII. edizioa. Hirugarren urtez, herriko Ingurumen Sailak parte hartu zuen. Berritasun gisa, Petronorrek -azokaren babesle- eta Somorrostro Irakas-guneak karpa instalatu zuten, zeinetan Somorrostroko ikasleek, findegiaren laguntzaz, egindako bi kotxe elektriko erakusten ziren eta Petronorren energia eredu berria ezagutzera ematen zen.
24 Ira 2018
ALBISTEAK