Archivo por autor

Graphenea munduko erreferente bihurtu da

Graphenea, paperaren gainean zirriborratutako ideia bat besterik ez zena, grafenoaren ikerketa eta ekoizpenaren arloko munduko erreferentzia nagusietakoa bihurtu da zortzi urte eskasetan. Aukera handi-handiak eskaintzen dituen material berri honen inguruko abenturak zerikusi handia du Repsolekin, izan ere, ‘startup’ hutsa zen garaian, proiektu horretan inbertitzea erabaki zuen Corporate Venturing-en bitartez.
22 Eka 2018
ALBISTEAK

Iker Escaladak Ainhoa Artetaren kontzertuaz gozatuko du

Iker Escaladak Ainhoa Artetaren “I hate music”  kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza irabazi du. Emanaldia datorren larunbat honetan, ekainak 23, izango da, 20:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.
21 Eka 2018
ALBISTEAK

Petronorrek eta Tecnaliak bat egin dute findegiaren eraldaketa digitala lideratzeko

Petronorrek eta Tecnaliak lankidetza akordioa sinatu dute, findegia operadore energetiko globaltzat bultzatzeko, datuen analisia eta adimen artifiziala bezalako teknologiak txertatuz. Hitzarmen honi esker, Petronorrek sektoreko berrikuntza lideratuko du eta Tecnaliak aurrerapausoak ematen jarraituko du enpresetan negozio-aukerak sortu eta teknologia BPGd bihurtzeko helburuan.
20 Eka 2018
ALBISTEAK

H3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea gelditzeari ekin zaiola, 1. Plantako G3 Desulfurazio Unitatearen etenaldiaren ondorioz. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
20 Eka 2018
ALBISTEAK

Ainhoa Artetaren espektakuluaz gozatu, Arriagan

Findegiak Ainhoa Artetaren “I hate music” kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du inguruko auzokideen artean. Emanaldia datorren larunbat honetan, ekainak 23, izango da, 20:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.
19 Eka 2018
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulakroa egingo du bihar, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinerazi nahi du, bihar, ekainak 20, goizeko 10:00etan gutxi gora behera, Muskizen jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen jatorri kimikoko isuri toxiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
19 Eka 2018
ALBISTEAK