Archivo por autor

Petronorrek Addimenekin proiektua garatuko du, Bind 4.0 programaren barruan

Eusko Jaurlaritzak, Euskadira ekimen berritzaileak erakartzeko helburuz, abian jarri duen Bind 4.0 Start UP! Basque Industry 4.0  programan parte hartuko duten enpresa traktoreetako bat da Petronor. Bizkaiko Addimen startup-a aurkeratua izan da eta Findegian proiektua garatuko du.
11 Aza 2016
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur CG1 Kogenerazio Unitatea eten egingo dela, mantenu lanak egiteko. Bere abian jartzea azaroaren 10etik aurrera izango da.  Printzipioz, ez du ekoizpenean eraginik izango.
08 Aza 2016
ALBISTEAK

EUSKAL INDUSTRIAREN ERRONKAK -Emiliano López Atxurra-

Egungo garaiotan, euskal industriaren erronkez hitz egin nahi badugu, apaltasun-ariketa egin beharra dugu, plano ezberdinetan aldaketa-prozesuetan murgilduta dagoen mundu mailako ingurune konplexua jorratzeko orduan ditugun lehiakortasun-gaitasunari eta muskulaturari dagokienez. Era berean, gure herrialdeko industria-kulturari balioa ematera behartzen gaitu horrek, aurrera egiten jarraitzeko oinarria baita kultura hori, landu beharreko ondasun komuna. Hainbat belaunaldiren ahalegin izugarriz eraiki eta lortu dugun hori zaintzen ez badugu, industria-kulturak higatuta amaituko baitu. Hori gertatuz gero, beste mota bateko gizartea izango dugu seguru.

02 Aza 2016
IRITZIA

Lopez Atxurra: “Euskadik industria gizartea izaten jarraitzeko eta aukerez betetako herria izateko baldintzak ditu”

Iragana aitortzea, etorkizunera begira;  hezkuntza eta prestakuntza lehiakorrak izateko oinarri gisa; euskal industria sistemaren estrategian nazioarteko adimena barneratzea; muskulatura teknologikoa izateko garrantzia; eta talentuaren bilaketa, erakartzeko ekosistemak sortuz dira Emiliano Lopez Atxurra Petronorren zein Tecnaliaren presidentearen hitzetan euskal industriak aurrez aurre dituen funtsezko bost erronkak.
02 Aza 2016
ALBISTEAK