BABES SOZIALA
Petronorrek estaldura ekonomikoa ematen die bere inguruko gizarte hobekuntzekin lotutako hainbat jarduerari.
Aparteko gertaeretan, Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunderekin egiten du lan. 2007ko abenduan, adibidez, Petronorrek giza laguntza bidali zuen Tindufeko areetan (Argelia) dauden saharar errefuxiatuen kanpamenduentzat. Abanto-Zierbenako Udalaren delegazio bat hurbildu zen kanpamendura eta hark eman zien Petronorrek emandako materiala. Hori eskertzeko, haur sahararrek hainbat irudi bidali zizkieten Findegikoei.
2012ko otsailean, Petronorrek eta EEE taldeak Ingeniarien Elkargoaren GGKErekin egin zuen lan, eta 22 ordenagailu eman zizkioten Ruandan dagoen Gitaramako Kabgayi diozesiko Caritas-i.
Bestetik, Petronorrek jarraitzeko asmoa duen beken programa jarri du martxan. Haren helburuen artean Muskizeko, Abanto-Zierbenako eta Zierbenako udalerrietako Lanbide Heziketan finketa jardueretan behar diren espezialitateak ikasten ari diren ikasleek haien ikasketak bukatzea ziurtatzea da, eta baita hiru udalerri horietako gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzea ere.
KOLABORAZIOAK
- Abanto-Zierbena eta Muskizeko Merkatari Elkartea
- Muskiz, Gallarta, Sanfuentes eta Zierbenako Emakume Elkartea
- Abanto-Zierbenako Ezindu Fisikoen Elkartea
- Muskiz, Las Carreras, Gallarta eta Sanfuenteseko Jubilatuen Elkartea
- Abanto-Zierbenako, Muskizeko eta Zierbanako Jai-batzordea
- Lehiakortasunerako Euskal Institutua
- Muskizko Babes Zibilerako Boluntarioen Udal Erakundea