ALBISTEAK

“Bikaina” da La Arena hondartzako ura

Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena Hondartzan eta Bizkaiko hondartzarik gehienetan: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laida (itsasoko partea), Laga, Ea, Ogella, eta Karraspio (erdiko gunea).
04 Abu 2018
ALBISTEAK

Repsolen emaitza %46 gehitu da eta 1.546 M€ra iritsi

Repsolen emaitza garbia 1.546 milioi eurokoa izan da 2018ko urtarriletik ekainera bitartean, hots, iazko epealdi berean baino %46 handiagoa, lehen seihilekoan egindako azken hamar urteotako emaitzarik onena lortuz.
03 Abu 2018
ALBISTEAK

Garrantzitsua da lar beroaren arriskuaz jabetzea

Ostegunetik aurrera eta astelehen arte, tenperaturek dezente gora egingo dutela aurreikusi da, eta horren ondorioz, komenigarria da “bero-kolpea” deritzonaren balizko sintomak eta prebentzio-metodoak ezagutzea, garaiz jardun ahal izateko.
02 Abu 2018
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatea berriro indarrean

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako  Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea berriro ere indarrean jarriko dela gaur arratsaldean zehar, beharrezko operazio-doikuntzak amaitu ostean eta atzo aurreratu bezala.
01 Abu 2018
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako  Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea gelditzeari ekingo zaiola  biharko egunean zehar, uztailaren 31an.,  operazio doikuntzak egiteko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
30 Uzt 2018
ALBISTEAK

140 pertsonek antzeztutako bisitaz disfrutatu zuten Muñatonesen

140 pertsonek disfrutatu zuten, pasa den uztailaren 22an, Muñatones Gazteluan, Kultura Ondarearen Europako Urtearen barruan, Bego Gómez eta Joaquín Pontek (Alabazan Taldea) antzeztutako bisitaz; Juan Manuel González Cembellín historialariaren gidoia izan zuena.
28 Uzt 2018
ALBISTEAK

Gobernuko Ordezkariaren bisita

Jesús Loza Gobernuko ordezkariak Petronor bisitatu du gaur goizean. Emiliano López Atxurra konpainiaren presidentea berarekin izan da.
26 Uzt 2018
ALBISTEAK