FMU berritu da Etenaldiaren ondoren
Petronorrek 49 milioi euro inguruko guztizko aurrekontua bideratu du Fuel-olioa Murrizteko Unitatea edo Koke-Planta deritzoneko instalazioak berrikustera. Gainera, lantegi honetako Etenaldi Orokorraz baliatuta, findegiak inbertsio berriak egin ditu, bertako prozesuetan azken teknologiak txertatzeko asmoz. Horrek guztiak bi helburu argi ditu: Segurtasuna eta Berrikuntza, Petronorrek pertsonekin eta ingurunearekin hartua duen konpromisoaren harira.
01 Mar 2017
ALBISTEAK