Petronorrek eta Bilboko Portuko Agintaritzak Repsolek A Coruñan duen itsas terminal berria bisitatu dute
Petronorreko eta Bilboko Portuko Agintaritzako ordezkaritzak, José Gregorio Luque konpainiako kontseilari delegatua, José Ignacio Zudaire kontseilari delegatuaren ondokoa eta Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea buru zirela, Repsolek A Coruñan duen industria-gunea bisitatu zuten joan den asteazkenean. Petronorreko eta Portuko Agintaritzako ordezkariekin batera izan ziren Natalia Barreiro, Galiziako findegiko zuzendaria; Martin Fernández Prado, A Coruñako Portuko Agintaritzako presidentea, eta Juan Diego Pérez, azken honetako zuzendari nagusia.
01 Abu 2023
ALBISTEAK