ALBISTEAK

Meatzaldea Bultzatzen, ekimen ekintzaileak bermatzeko proiektua

Meatzaldea Bultzatzen ekiteko eta berezko negozioa sortzeko interesa duten Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Trapagaran zein Zierbenako gizon-emakumeei zuzendutako proiektua da. Petronorrek, Somorrostro Prestakuntza Zentroa eta BBK Fundazioarekin batera,  Urbegi Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia zein Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatutako ekimenean parte hartzen du.
16 Mai 2016
ALBISTEAK

Inguruko enplegagarritasuna hobetzeko baterako hitzarmena

Petronorrek, kontratu enpresek, Abanto, Muskiz zein Zierbenako Udalek eta Somorrostro Irakas-guneak lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar, maiatzak 12,  findegiko inguruko herrietako langabetuen enplegagarritasuna errazteko helburuz.
11 Mai 2016
ALBISTEAK

Muskizko Areto Futbola Hirugarren Mailara igo da

Petronorren babesa duen Muskizko Areto Futbolak Hirugarren Mailara igo da, denboraldi ona egin ostean. Galdu gabeko 13 partidu izan ditu, lehen hiru sailkatuen artean distantzia erlatibora kokatuz.
09 Mai 2016
ALBISTEAK

Kafkaren “Metamorfosia”-ren irakurraldi etenik gabea, Arriagan

Bilbo Zaharra euskaltegiak -oraingo honetan Petronorren laguntzaz- “Klasikoen irakurraldi etenik gabea” antolatu du bederatzigarrenez, ikasturtearen amaieran eta “Ikasleen jaia” ospakizunaren barruan.  Aurten Kafkaren  “Metamorfosia” irakurriko da, ekainaren 9an, Arriaga Antzokian.
06 Mai 2016
ALBISTEAK

Repsolek 572 milioi euroko mozkin garbi doia eskuratu du

Repsolek 572 milioi euroko mozkin garbi doia eskuratu zuen 2016ko lehenengo hiruhilekoan; iazko aldi berean, ordea, 928 milioi euro lortu ziten. Azken zenbateko horretan, 500 milioi euroko aparteko finantza-emaitzak gehitu ziren, YPFren desjabetzea kobratu ondoren konpainiak dolarretan zuen posizioaren ondorioz eraginda. Gainera, zenbateko hori Talisma eskuratzeko erabili zen.
05 Mai 2016
ALBISTEAK