ALBISTEAK

3. Plantako galdararen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldean zehar, 3.Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egiteko. Bere abian jartzea ostiralerako, martxoak 24, aurreikusi da.
22 Mar 2023
ALBISTEAK

Kutxabank-eko presidenteak Petronor bisitatu du

Kutxabank-eko presidenteak, Anton Arriolak, eta bertako kontseilari delegatu Javier García Lurueñak Petronorren instalazioak bisitatu dituzte findegiaren ekoizpen-prozesua bertatik bertara ezagutzeko; baita, karbonoa kentzeko bektore gisa, energia-iraunkortasunaren eta hidrogenoaren aldeko apustuaren berri izateko ere. Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak; José Gregorio Luquek, konpainiako kontseilari delegatuak; eta José Ignacio Zudairek, CEOaren albokoak, egin diete harrera.
21 Mar 2023
ALBISTEAK

López Atxurrak Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoaren inaugurazioan azpimarratu duenez, “trantsizio energetikoa ez da harrokerien esprinta, sakrifizioen maratoia baizik”

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak gaur goizean azpimarratu duenez, “Ezkerraldea eta Meatzaldea Euskadiko historia ekonomiko garaikidearen sorlekua dira” eta, horiek gabe, “ez ginateke garen erreferentzia industriala izango”. “Giza kapitala, kapital finantzarioa eta prestakuntza izan ziren industriaren garapena ahalbidetu zuten euskarriak”, jarraitu du, “eta orain, inoiz baino gehiago, herrialde oparo bat sortu zuten oinarrizko printzipioak puri-purian daude”. Testuinguru horretan, azpimarratu duenez “trantsizio energetikoa ez da harrokerien esprinta, sakrifizioz betetako maratoia baizik”.
20 Mar 2023
ALBISTEAK

Amaitu da Muskizen suteek suntsitutako 20.000 m2-ko lursailaren basoberritzea

El Cerro de La Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak Muskizen suteek suntsitutako 20.000 metro karratuko lursailaren basoberritzea amaitu du. Ekimen honetan Petronorrek, Muskizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, La Caixa Fundazioak, dohaintza pribatu batek eta udalerriko ikastetxeek parte hartu dute.
15 Mar 2023
ALBISTEAK

Jose Ignacio Zudaireren esanetan “neutraltasun teknologikoa da deskarbonizaziorako biderik eraginkorrena”

Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren ondoko eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak  “alde politikoari deskarbonizazio-helburuak zehazteko eta horietara heltzeko teknologia ezberdinak garatzeko eskatu”  dio, Europa Pressek Euskalduna Jauregian antolatutako ‘Euskadi etorkizunerantz’ jardunaldiaren barruan, Euskal Herriko etorkizuneko gakoak Industria, Teknologia, Finantza, Energia eta Hezkuntza bere sektore indartsuenen bitartez ezartzeko asmoa izan duena.
13 Mar 2023
ALBISTEAK

Ainhoa Rivera, Petronorreko Pertsona eta Antolakuntza zuzendari berria

Ainhoa Rivera Azcoitia Petronorreko Zuzendaritza Batzordean sartu zen atzo, Pertsonen eta Antolaketa Arloko zuzendari gisa, eta orain arte José Ignacio Zudairek betetzen zituen funtzioak eta erantzukizunak bere egin ditu. Azken hau kontseilari delegatuaren albokoa izango da.
08 Mar 2023
ALBISTEAK

2. Plantako unitateak martxan jarri aurreko lanak

Petronorrek jakinarazi nahi du, mantentze-lanen azken etapak amaitu ondoren, gaur, martxoak 3, 2. Plantako unitateak martxan jarri aurreko lanei ekingo zaiela. Unitate horien zirkuituak eta ekipoak atmosferara lurruntzean datza, unitate horien barruan dagoen airea lekualdatzeko.
03 Mar 2023
ALBISTEAK