Honela dio DATO ECONOMICO aldizkariak martxoko azken alean: “Petronor Bizkaiko enpresarik berebizikoena da”. Zortzi orrialdeko erreportajean zehar, aldizkari ekonomiko honek 1968an Petronor sortu zeneko garaia gogorazten du eta baita ondoko balantzea egin ere, Somorrostro eskualdearen mesedetan eta Bizkaiko zein Euskadiko ekonomiaren onetan jorratutako bidearen eta eragindako onuraren berri emanez.

