EFIZIENTZIA
Petronorrek findegiko instalazioen efizientzia hobetzea xede duten 12 proiektu gauzatzea aurreikusi du 2024-2028 aldirako, 77 milioi euroko guztizko zenbatekoarekin..
Horien artean, elektrifikazio-proiektuak eta findegiko prozesuetan sortutako energia berreskuratzeko proiektuak daude, baita erregaia aurreztu eta beroa berreskuratzea helburu dutenak ere, egungo findegia efizienteagoa izan dadin, kontsumoa murriztuz, energia propio gehiago sortuz eta CO2 isurpenak murriztuz.
Horiei guztiei esker, findegiko CO2 isurpenen murrizketa 93.463 tonakoa izango da urtean.
Proiektu guztien artean nabarmen daiteke 20 milioi euroko kostua duen konpresore berri baten erosketa findegiko unitate baterako. Konpresore berri hau abiadura-aldagailua duen motor elektriko batek mugiraraziko du, izan ere, kondentsazio bidezko egungo lurrun-turbina baino efizienteagoa da energiaren ikuspegitik.