INDUSTRIA-PROIEKTU BERRIAK

Industria-proiektuetako bazkideak:

Petronorrek 7 proiektu definitu ditu orain arte ekoizpen-unitate berriak garatzeko, 539 milioi euroko guztizko zenbatekoarekin.
Bilboko Portuan duten kokapena da proiektu horietako batzuen ezaugarrietako bat, eta Petronorrek kudeatuko ditu Alba Free Emission Energy filialaren bitartez, izan ere, honek sozietateak eratuko ditu EEE, Nortegas, Enagas, OCO, Preco, Aranco eta antzeko beste enpresa batzuekin proiektuen garapena bultzatzeko.
Proiektuen artean nabarmentzen da Petronorrek hidrogeno berriztagarria ekoizteko dituen 3 elektrolizatzaileen parkean. Lehenengoa, 2,5 MW-ko gaitasunarekin, jadanik martxan dago; 10 MW-ko unitatea Bilboko Portuan eraikitzen ari da; eta handiena, 100 MW-koak, Errefinerian instalatuko denak, azken onarpen-fasean dago, Europako interesa duen proiektu gisa aitortu ondoren.
Azpimarratzeko moduko beste proiektu bat erregai sintetikoen demostrazio-instalazioa da, Repsol taldean izaera horretako lehena eta 120 M€ko inbertsioa tarteko Bilboko Portuan eraikitzen hasi dena.
Azkenik, Bilboko Portuan mineralizazio-planta bat ere eraikitzen ari da, hondakin solido humanoak birziklatzea oinarri hartuta, eraikuntzarako materialak ekoizteko. Planta 2026an amaitzea aurreikusten da.

