Findegiko ur-dekantazio putzuak

URA ZAINTZEKO KONPROMISOA

Baliabide natural hori egokiro kudeatzeko konpromisoa dugu, alegia, ura Nazioarteko Erakundeek gomendatutako iraunkortasun-printzipioen arabera kudeatzeko konpromisoa; hala, ur-kontsumoa jaitsi egin dugu, findegian erabiltzen den ur-kantitatea murriztu, eta isuriak dagokion kalitatearekin egiten ditugu haiek hartzen dituen ingurunera.

Petronoren jarduera hasi zenetik, une bakoitzean zeuden teknologiarik onenak erabili ditu. Uraren kontsumoa murriztea lortu du, eta haren % 30 arte berrerabiltzea, gure instalazioetan berriro barneratuz.

Petronor konpainian, Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Fakultatearekin lankidetzan, isuriak jasotzen dituen ingurunearen egoera biologikoaren segimendua egiten dugu urtean behin, Punta Lucero izeneko kostaldeko eremuan. Azterketek emaitza onak adierazten dituzte eta ingurunean eragina “hutsala edo baxua” dela ziurtatzen dute.

Bai Barbadun ibaia, bai haren estuarioa eta padurak monitorizatuta daude neurketako eta kontroleko estazioen bidez, eta, ekoadierazle guztiei erreparatuta, ingurumenaren kalitatea ona da eremu horretan;, hala, galduta zeuden hainbat espezie berriz ere ibaira ekarri eta bertan finkatu dira, berez nahiz eskumeneko erakundeen ekintzaren bidez.

Are gehiago, Barbadun ibaiaren egoera ona dela kontuan hartuta , Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak kalitate handiko uretakoak diren espeziez birpopulatu du.

INGURUMENA ZAINTZEN

icono-medio-ambiente-agua
URA zaintzeko konpromisoa
ingurumen-ikurra
AIREAREN kudeaketa
ingurumena-zarata-ikurra
USAINEN ETA ZARATAREN kudeaketa
ingumena-lurzorua-ikurra
LURZORUAREN kudeaketa
ingurumen-hondakinak-ikurra
HONDAKINEN kudeaketa
ingumen-ikurra-energia
ENERGIA aurrezketa