ENERGIA AURREZPENA
Energia kontsumitzeko eta sortzeko sistemak ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezaten kudeatzen ditugu Petronorren, sistema horiek diseinatu, eratu, abian jarri eta mantentzeko prozesu guztian. Hartara, berotegi-efektuko gasak aireratzea saihesten dugu, errekuntza-sistemetako energia guztia aldez aurretik erabili gabe..
Energia elektrikoa sortzen duten ekipamenduek beroa berreskuratzeko sistemak dituzte, eta, horien bidez, presio altuko uraren lurruna eskuratzen dute.
Biltegiratu aurretik, fabrikazio-prozesua hasi duten produktuei lagatzen diete beroa ekoitzitako produktu guztiek, beroa trukatzeko ekipoen bidez.
Egoera likidoaren (ur egoeraren) hodi-biltzailerainoko goi-presioko lurrunezko sare-sistemak egoera-aldaketa bakoitzean ahalik eta bero gutxien galtzeko diseinatuta daude, eta, une bakoitzean duten presioaren (lurruna/ura) nahiz tenperaturaren arabera, energia behar duten findegiko beste sistema batzuei energia hori emateko erabil daitezke.