PRODUKTUAK
Petroliotik hainbat produktu ateratzen ditu Petronorrek. Produktu horiek, gero, kimikoki tratatzen dira Muskizko findegian bertan nahiz findegitik kanpo, gure bizimodua errazagoa eta erosoagoa egiten duten kontsumo-gaiak fabrikatzeko.
Produktu horien zerrenda hagitz luzea denez, azpimarragarrienak besterik ez ditugu aipatuko:PETROLIOAREN GAS LIKIDOTUAK (BURANOA ETA PROPANOA)
etxeak energiaz eta beroz hornitzeko gehien erabiltzen ditugun produktuak.
NAFTAK
Plastikoak eta beste produktu batzuk fabrikatzeko oinarria ateratzen da elementu horietatik.
KEROSENOA
Hegazkinetarako erregaitzat erabiltzen da gehienbat.
GASOLIOA
Etxea berotzeko eta etxe-barruan energia izateko baliatu ohi dugu deribatu hori. Bestalde, ibilgailuetako erregaitarako ere gero eta gehiago erabiltzen da. Gasolina bezalaxe, gasolioa ere Petronorreko gasolindegi-sarearen bidez hornitzen dugu.
FUEL-OLIOA
Petrolioaren atalik astunena fuel-olio bilaka daiteke, eta industria-erregaien eta/edo lubrifikatzaileen oinarritzat erabiltzen da. Gaur egun, dena den, gero eta gutxiago erabili ohi dugu.
GASOLINA
Naftak lehengai hartuta eratzen da gasolina. Automobilen ohiko erregaia da, eta Petronorrek berak dituen gasolindegi-zerbitzuen bidez iristen da merkatura.
ASFALTOA
Distilazio-prozesua burutu ostean geratzen diren osagai astunenekin, azkenik, asfaltoa egiten da.