PETRONORREN FINDEGIARI BURUZKO DATUAK ETA BITXIKERIAK

 

Minutu bat asko da Petronorren: produkzioko hirurogei segundotan, bizitza modernoan barra-barra erabiltzen diren materialen kopuru handiak ekoizten dira findegian.

botellas
botellas

Propilenoa

Muskizko findegiak 80.000 tona propileno sintetizatzen ditu urtean, hau da, 5 urtez familia baten batez besteko kontsumoa estaliko luketen 4.100 botilen baliokidea. Gainera, polipropilenotik abiatuta, ehun-zuntz sintetikoak, elikagaietarako ontziak edo jostailutzat moldatutako piezak ekoizten dira.

bombonas
bombonas

Butanoa

Petronorren 300 kilogramo butano baino gehiago ekoizten dira minuturo. Kopuru horrekin 25 bonbona bete edo familia baten urteko kontsumoa ziurtatuko litzateke.

mundo
mundo

Gasolina

Petronorren produkzioko minutu bakar batean ekoizten den gasolinarekin, auto batek ia 2,5 aldiz eman diezaioke buelta Lurrari.

litros
contador
consumo

Gasolioa

7.500 litro kontsumitzen ditu diesel auto batek 11 urtez; Petronorrek minutu bakar bat behar du gasolio-kopuru hori ekoizteko. Findegian egun bakar batean ekoitzitako erregaiarekin 15.000 ibilgailu ibil daitezke urtebetez.

bombilla

Elektrizitatea

Findegiko kogenerazio-instalazioek 0,8 MWh ekoizten dituzte minutu batean, hau da, familia baten 2 hilabeteko batez besteko kontsumoaren baliokidea. Beraz, hiru minututan, etxe bat 6 hilabetez hornitzeko behar den elektrizitate-kopurua ekoizten du.