HONELA FUNTZIONATZEN DU FINDEGIAK
Kanpotik ikusita, findegi batean petrolioa sartu eta gasolina eta beste produktu batzuk ateratzen dira, baina nola funtzionatzen du benetan bihurketa-prozesu horrek? Zer gertatzen da Petronorren instalazioak zeharkatzen dituzten kilometro askotako hodi horietan? Infografia honetan, petrolio gordinak auto eta etxeetara iristeko egin behar duen ibilbide luzea laburbildu da.
Petrolioaren garraioa
Petrolio gordina petrolio-ontzietan iristen da Bilboko Superportura. Oliobide batzuek portua findegiarekin lotzen dute.
Petrolioaren biltegiratzea
Prozesatu arte, petrolioa andel handietan gordetzen da findegiko instalazioetan.
Petrolioaren beroketa
Tratamenduaren lehen urratsean, petrolioa labe batean berotzen da, 370 graduko tenperatura lortu arte. Ondoren, destilazio-dorrera bidaltzen da, findegiko elementurik garrantzitsuenera alegia, fintze-prozesuari hasiera emanez.
Distilazio-dorrea
Petrolioaren destilazio-prozesuan hainbat produktu sortzen dira, osagaien dentsitatearen arabera.
Destilazioan, lehenik eta behin, butanoa edo propanoa bezalako produktuak ekoizteko behar diren petrolioaren gas likidotuak lortzen dira.
Hainbat produktu kimikotarako lehengaiak ekoizteko oinarritzat erabiltzen dira. Horrez gain, gasolinen oinarria dira.
Hirugarrenik sortzen da, eta aberastu ondoren hegazkinetarako erregaitzat erabiltzen da nagusiki.
Behin lortuta, desulfurazio-prozesu bat igaro beharko du, automobilgintzan zein etxeko berokuntzan erabiltzen diren gasolioak ekoizteko.
Petrolioaren zatirik astunenarekin sortzen dira, eta galdara zein energia-instalazioetarako erregaitzat erabiliko dira.
Petrolioaren zatirik astunena destilazio-dorrearen beheko aldean metatzen da, eta legarrarekin nahastuta, errepideetako zoladura sortzeko erabiliko da.