2015-2016 ikasturterako Lanbide Heziketako Petronor-Repsol Fundazioaren beken zortzigarren deialdia gaur bertan hasi da, eta 50 ikaslek 500 euroko aurrerakina jaso dute.
Beka lortu duten 50 gazteetatik (45 mutil eta 5 neska) 28 Abantokoak dira, 21 Muskizkoak eta 1 Zierbenakoa. Bakoitzak 2015-2016 ikastaroko beken 500 euroko aurrerakina jaso du. 41.600 euroko aurrekontuz, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetarako eman diren beken zenbatekoa 800 eurokoa da. Guztiak matrikulatu dira Petronorrek eskatutako espezialitateetan. Horrez gain, deialdiko bi ikaslerik onenenek 800 euro gehiago jasoko dituzte bakoitzak beren esfortzuaren aitormenez. Horretarako, eskuratutako batez besteko nota 8,5 baino altuagoa izan beharko da.