Petronorrek urteko Segurtasun eta Ingurumen Jardunaldia izan du Kontratu enpresen buruzagiekin
Petronorrek urteko Segurtasun eta Ingurumen Jardunaldia izan zuen ekainaren 26an Kontratu enpresen buruzagiekin, Somorrostro Irakas-gunean. 80 pertsona inguruk parte hartu zuten Jose Maria Montserrat Findegiaren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak aurkeztutako batzarrean. Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak eta Carlos Yoldi zein Jose Felix Escauriaza Findegiaren enpresa jardueren koordinatzaileek ere parte hartu zuten.