HELBURUAK, GURE IKUSPUNTUA
Petronorren argi eta garbi jakin dugu hasiera-hasieratik gure jomuga nagusia zein den: Gure jarduera modu seguruan eta eraginkortasunez kudeatuta, Espainiako finketa-sektorean aitzindari izatea hartu dugu helburu.
Konpromiso sendoa ezarri dugu gure langile, bezero eta hornitzaileekin eta inguruarekin, sektorearen talde nagusian eraginkortasun- eta lehiakortasun-maila gorena lortzeko eta maila horri eutsi ahal izateko.GEURE EGIN DITUGUN ERANTZUKIZUNAK
Etengabe hobetzea eta bikaintasunerantz aurrera egitea Europako EFQM (European Foundation for Quality Management) ereduari jarraituz.
Indarrean den legedia, araudien eskakizunak eta erakundean hitzartutako beste zehaztapen guztiak betez gauzatzea gure jarduerak, ingurumenari eragindako kalteak murrizteko eta prozesuak, instalazioak eta zerbitzuak ahalik eta seguruenak direla bermatzeko. Ildo horretatik, arreta berezia ematen diogu babesari, betiere langileak, kontratistak, instalazioak, gure ingurumaria eta, oro har, herritarrak gure babes-sistemetan aintzat hartuta.