H2PLAN

H2PLAN

H2PLAN

Petronor Innovación I+D H2PLAN proiektuaren parte aktiboa da, Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU – Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko autonomia-erkidegoekin egindako plan osagarrien baitan.

Espedientea: KC-202/000021

H2PLAN H2PLAN H2PLAN H2PLAN


Energiaren Kluster Elkarteak I+D H2PLAN proiektuan parte hartzen du: “Irtenbide aurreratuak ikertzeko eta garatzeko proiekturako dirulaguntza da, mugikortasuneko eta industriako aplikazioetan integratzeko eta behar bezala jarduteko (H2PLAN)”. Proiektu hori Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Energiaren eta Hidrogeno Berriztagarriaren Plan Osagarrien barruan dago.

H2PLAN poiektua 2021 Programako Elkartek proiektuan ditu sustraiak, H2BASQUE izenez ezagutzen dena, zeinaren helburua Euskadin hidrogenoaren ekonomia sustatzeko teknologia aurreratuak garatzea baita hidrogeno verdea produzitzeko. Teknologia horien artean daude AEM elektrolisia (Anioiak Trukatzeko Mintza), PEM elektrolisia (Protoiak Trukatzeko Mintza) eta hidrogenoa ziklo termokimikoen bidez sortzea. Hori amaitzean, H2BASQUE proiektuak teknologia horietan oinarritutako hiru prototipo garatu ditu laborategi-eskalan.

Elkarlanean egindako industria-ikerkuntza-proiektu bat da eta bertan parte hartzen dute entitate hauek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile hauek: TECNALIA (liderra), Tubacex Innovación, Cidetec, CIC Energigune, Euskal Herriko Unibertsitatea, Tekniker , Petronor Innovación eta Euskadiko Energia Klusterra.

Petronor Innovación filialaren eta bere bazkideen konpromisoak berrikuntza eta garapen iraunkorra bultzatzen jarraitzen du, H2PLAN bezalako proiektuen bidez, eta etorkizun energetiko garbiago eta eraginkorrago bat lortzen laguntzen du.