PETRONOR BARRIA
Petronorrek aldaketak azkarrago egitea erabaki du egun, inguruko eta merkatuen eskakizunei etengabe egokitu ahal izateko. Jarrera hori proiektu teknologiko industrialean zein agenteen, langileen, akziodunen eta auzokideen dinamismoan oinarritzen da. Guztiak dira pertsonetan, segurtasunean eta ingurumenean oinarritutako aldaketaren sustatzaileak.
“Egiteko” modu horrek Korporazioaren Erantzukizun Sozialera zuzendutako hainbat alderdi bateratzen ditu. Aldaketaren sustatzaileak pertsonak izan daitezen, tresnak eta jarrerak zehaztu dira eta enpresak ingurunearekiko modu arduratsuan jardun dezan. Arrakasta lortzeko eredu hori enpresak “Petronor Barria” proiektuan barneratzen duen enpresaren estrategia da, hain zuzen ere.
6 ILDO ESTRATEGIKO
- Aldaketak: kultura, pertsonak eta kudeaketa eredua
- Ekoizpen eskemaren optimizazioa
- Eskuragarritasunaren optimizazioa
- Efizientzia energetikoa eta CO2
- Segurtasunaren eta ingurumenaren kulturaren errefortzu positibo eta proaktiboa
- Korporazioaren izen onaren hobekuntza
Petronor Barriaren jardunaldietako lantaldeak