ZARATA AHULTZEKO EKINTZA-PLANA

Andelak eta ubideak

Gizartearen garapena ahalbidetzen duten ekoizpen-jardueren ondorioa da zarata, eta industria jarduerek ere, Petronor barne, baldintza hori betetzen dute. Hori dela eta, findegiak Ekintza-plan bat egin du ahal den heinean bere instalazioek eta jarduerek ateratzen duten zarata arintzeko.

Ekintza horien artean ondorengoak gauzatu dira: zeuden makinen ordez zarata gutxiago egiten zuten beste batzuk jarri -Gordina 1 eta Gordina 2 konpresoreen motore elektrikoak eta P1 unitatekoak, besteak beste-, energia efizientziako ekipamenduak ere jarri dira – Smartwatch purgadoreak esaterako, zeinen bitartez atmosferara lurruna botatzea saihestu den eta igorpen akustikoa txikiagotu den.

Horrez gain, zarata ahultzeko funtsezkoa izan da zenbait jarduera puntualen ordua aldatzea. Ekintza horren bitartez, jarduera horiek arazo gutxiago ematen duten orduetara igaro dira, lanegunetakoak eta egunekoak, nagusiki.

EKINTZAK

 
  1. Zeuden makinen ordez zarata gutxiago ateratzen duten beste batzuk jarri dira
  2. Energia efizientziako ekipoetan inbertitu da atmosferara lurruna botatzea saihesteko
  3. Hainbat jarduera puntual lanegunetan eta egunez egiteko programatu da ordutegia
Findegiko langileak
Zenbait jarduera egunez burutzeko programatu dira, arazo gutxien emango duten orduetarako.