Barbaduneko angulak
Gero eta urriagoak izan arren, Kantauri isurialde osoko ibai guztietan bezala, abendutik aurrera iristen dira Barbadun ibaira angula batzuk, baina oso gutxi direnez, gauez ibaiak argitzen zuten arrantzaleek eskaintzen zuten Gabonetako irudia aurkitzea ez da erraza.Angulek, aingiren kumeak, helduen ohitura berberak dituzte. Gauez ibiltzen dira, eta egunez ibaiaren hondoan lurperatuta egon ohi dira, iluntzen duen arte. Orduan ateratzen dira handik janari bila edo ibaian gora joateko.
Angulak garatzen doaz ibaian heldutasunera iritsi arte. Batzuk ibaiaren beheko partean, beste batzuek ibaian gora egiten dute iturbururaino.
Baina arrain miresgarri honen ezaugarririk liluragarriena ugalketa da. 1920 arte, ez ziren Europako aingirak aurkitu eta Afrika iparraldekoak Florida inguruan dagoen Sargazos itsasoan erruten zuten, Europako kostaldeetatik 6.000 km baino gehiagora. Ordura arte, inork ez zituen ez arrautzarik, ez kumerik, ezta heldurik ere aurkitu.
Aingirak ur gezatan edo gazietan garatzen dira, eta itsasoko uretan ugaldu. Berandu garatzen dira sexualki eta bere ugalketa organoak ez dira agertzen ibaiak gau ilunetan eta udazkeneko gau euritsuetan utzi baino zertxobait lehenagora arte, ugalketa burutzeko unea iritsi zaienean. Baina oraindik ez dago batere argi nola bidaiatzen diren eta Sargazoko itsasoan, Espainia baino handiagoa den eta batez beste 2.000 metroko sakonera duen ozeanoko eskualdea, erruteko zein leku zehatz duten.
Ibaiak utzi eta plataforma kontinentalean sartzen direnean, aingirak sakonera abisal handietan hondoratzen dira. Martxoaren eta ekainaren artean, aingirek Sargazos itsasoan erruten dute. 10 milioi arrautza inguru erruten du eme bakoitzak, 0,3 eta 0,8 mm bitartekoak. Gero, denak hiltzen dira nekeak jota.
Larba jaioberriak, leptozefalo deritzenak, 4 mm luze dira eta tanto beltz bi dituzten, begiak, luma garden itxura dute. Berehala elkartzen dira eta Golkoaren korrontearen zein Azoreetako korrontearen ondorioz, zein mendebaldeko haizeen ondorioz, Atlantikoa zeharkatzen duten bola handiak eratzen dituzte, Europako kostaldera iristen direnak.
Uste zenaren aurka, ez dute 3 urte behar lehenengo bidaia hori egiteko, 7 edo 9 hile baizik. Otolitoen hazkuntza-markak aztertuz jakin da hori (angularen barruko belarrian dauden kaltziozko marka txikiak). Denbora horretan, zooplanktonez elikatzen da, eta Europako kostaldeetara hurbildu ahala, argaltzen doa angularen forma zilindrikoa lortzen duen arte. Bolak desegin egiten dira orduan eta angula gardenak ibaietan gora egiteko prestatzen dira.
Ur gazia ukitu bezain laster, gardentasuna galdu eta pixkanaka aingiren koloreak hartzen doaz. Bizkarraldea beltza bihurtzen da, barruko organoak eta hegalak garatzen dira eta angula zuriak beltz bihurtzen dira. Horien arteko batzuk itsas mailatik 2.000 metrora arte igo daitezke ur gezako errekastoetan bizi ahal izateko, eta han irauten dute, 7tik 12 urtera bitartean, ugaltzeko beharra sentitzen duten arte.
Beste askok, aldiz, ibai-ahoetako zona gazietan bizi dira beti.
6 KILOKO PISUA
Oro har, ibaietan gora egiten duten gehienek emeak ematen dituzte heldutasun sexuala lortzen dutenean, eta estuarioetan gelditzen direnak baino handiagoak izan ohi dira, azkenak arrak. Arrek ez dituzte 55 cm luze baino gehiago, eta emeak, aldiz, metro eta erdi izan ditzakete, eta 6 kiloko pisua. Azal lodia dute eta muturra muzilagozkoa da eta horrek zaila egiten du hura harrapatzea.
Aingiraren kolorea gris iluna da. Bizkarraldeko zein sabelaldeko koloreak bere egoeraren arabera aldatzen dira. Angila pasturenka deritzon egoeran dagoenean, hazten eta loditzen dagoenean, bizkarraldea nahiko berdexka du eta sabelaldea horixka; baina "maresa" egoeran dagoenean, bizkarraldea gris iluna du eta sabelaldea zilar kolorekoa.
Egoera horretan, zilar koloreko aingira deritzonean, prest dago ezkon bidaia egiteko eta habitat geza utzi eta itsasoan barneratzean bere itxura aldatzeko.
BITXIKERIAK
Obalo formako ezkatak ez zaizkio eratzen 16 cm luze diren arte. 2 urterekin edo gertatzen da hori. Buztanean indar handia dute aingirek eta harriei eusten diete edo lurreko beste edozeri haren bitartez. Baina, aldi berean, buztana da haien puntu makala, haren inguruan dutelako bihotz linfatikoa eta, ondorioz, aingiraren buztanean kolpeak emanaz, erraz menderatu daiteke arraina.