Baso-igel Gorria, igel goiztiarra

Muskizeko eta Somorrostroko mendien hezeguneetan bizi da baso-igel gorria, (Rana temporaria) udaberrian lehen azaltzen den anfibioa -zeinbait taldek urtarrilean erruten dituzte arrautzak- eta baita kontinente honetan ugariena ere, Iberiar Penintsularen iparrean, Galizia eta Katalunia arteko zonan aurki baitaiteke, baina baita Suedian eta Finlandian ere, eta Artikoko Eraztun Polarrera ere irits baitaiteke. Asian ere, ekialdean badago, Japonian ere.




Otsailean hasi eta martxoaren bukaerara arte ia, Muskizeko mendietan euriaren eraginez sortutako putsuetan gertatzen da anfibio hauen errunaldia. Errutearen ondoren, beltz koloreko ehunka arrautzek osatzen duten gelatina moduko masa luzeak ikusten dira haietan.

Haren subespezieen artean, Bizkaian Rana temporaria temporaria bizi da, hamar zentimetro luze izan daitekeena, nahiz eta, oro har, txikiagoa izan, arren kasuan, gehienbat. Emeek ez bezala, arrautzak zaintzeko garaian, ahoaren zakua urdina izan ohi dute eta behatzetako almoadatxo nupzialak erraz ikus daitezke, garai horretan handituta baitituzte.

Igelaren kolorea oso anitza da. Sabelaldea arre-gorrixka da, edo grisa edo oliva kolorekoa eta gorputzaren gainerakoan orban beltz edo marroi ilunak ditu. Bere "maskara ilun" berezia aurreko oinak arte hedatzen da.

Erruteak negu-neguan

rana-bermeja3

Igel honen ugaltze-garaia nahiko aldakorra bada ere, eta klim-baldintzetara egokitzen bada ere, oso goiztiarrak izan ohi dira eta esplosiboak. Bizkaikoak bezalako kostako zonaldeetan, horrela, negu epelak dituztenak, urtarrilean bertan ere aurki daitezke erruteak. Arabako zonalde mediterranearrean, aldiz, otsailaren hasieran errun ditzakete arrautzak, baina ohikoena otsailaren eta martxoaren artean egitea bada ere.

Batzuetan, neguan, arrak eta emeak erruteko lekuetara hubiltzen dira, putzuetara edo basoetako bideetan dauden urmaeletara, eta han gertatzen da elkarketa. Neguko lehen erruteek ongi jasaten dituzte putzuen izozketak, izozte luzeak ez direnean. Izozteak gogorrak direnean, arrautzaren kanpoko geruzan kalteak eragiten dituzte.

Uretan gertatzen da estaltzea eta eme bakoitzak 1.000 eta 2.000 arrautza inguru jartzen ditu, arre-beltz kolorekoak. Igel handietan 3.000 ere izan daitezke. 2 eta 3 milimetro inguru neurtzen dituzte eta 10 eta 12 milimetro bitarteko gelatinazko kapsula dute inguruan.. Sakonera txikian aurki daitezkeen masa erdi-esferikoa osatzen dute. Batzuetan, gero lehortu egiten diren putzuetan ere flotatzen duten arrautz-lukuz osatzen dira erruteak.

Zapaburuak beltzak izaten dira eta lau edo bost asteren buru jaiotzen dira. Lau milimetro luze dira eta uretako landareen orrietan itsasten dira. Hiru hile inguru ematen dituzte uretan, lurreko bizitzari eta birikaz arnasten ikasten duten bitartean. Uretatik irteten direnean, baso-igel gorri txikiak zentimetro bat luze inguru dira eta hazi arte egon diren putzuaren inguruko landareetan egoten dira. Ugalketa goiztiarra dutenez, udaberrian lehen azaltzen diren igelak dira.

Helduek ez bezala, haiek putzuen hondoko lokatsean hondoratuta hibernatzen baitute, igel txikiak, oraindik sexualki garatu ez direnak, lurrean hibernatzen dute, harrien eta eroritako enborren azpiko leku heze eta babestuetan. Baso-igel gorriaren elikadura intsektuetan, armiarma txikietan, lurreko zizareetan eta oraindik oskol bigunek barrazkilo txikietan oinarritzen da. Kukurutxak ere ez dituzte baztertzen.

BITXIKERIAK

Rana-bermeja2
Baso-igel gorria os lurtarra da eta uretan ugaltzeko garaian eta hibernazioan besterik ez da egoten (putzuen jalkian hondoratzen da orduan).

Bere jarduera gehiena gauez eta ilunabarrean burutzen badu ere, egunean zehar ere aktiboa da, orduan abesten baitu, gauez ez omen baitu abesten. Anfibio hauek uretan bakarrik egiten dute korroka, inoiz ere ez lurretik.

Arrek bezala, emeek ere korroka egiteko barruko organuak dituzte, kanpotik hautemateko zailak, eta haien kantua desberdina da.