Eskinko hiruhatza, biztanle isila

Petronorren findegiaren inguruan, Kantabriarekin mugaraino (Zierbena, Muskiz eta Santurtzikoak barne), dauden mendietan aurki daitezkeen narrasti urri eta ezkutukoen artean dago eskinko hiruhatza (Chalcides striatus).




Lau hanka dituzten sugandilen eta hankarik ez duen ziraunaren artean dagoen saurioa da; eskinkoak lau gorputzadar baditu ere, aztarnk direla pentsa baitezakegum haren tamainaren ondoan, oso txikiak direlako eta suge itxura duelako (hainbat milímetro luze besterik ez dira). Gainera, mugitzeko ia ez ditu erabiltzen, gorputzarekin uhinak eginez egiten baitu aurrera, ziraunek bezala. Lurrean aurki dezakeen edozein tolesdura ongi datorkio uhina sortzeko oinarri gisa. Horrela, hainbat oinarri jarraian erabiliaz, uhinen bitartez, azkar doa aurrera.

Haren gorputzadarren tamaina txikiak landaretza ugaria edo zuhaixka zein zuhaitz ugariz osaturiko labirintoak dituzten ingurune nahaspilatsuetan ongi bizitzea ahalbidetzen diote, non hankak oztopoa bihur daitezkeen.

42 zentimetro luze izan daiteke, horien erdiak buztanarenak. Narrasti bitxi honek ez du kalterik egiten. Arre kolore argiko ezkata leun eta distiratsuak ditu sekzio biribileko gorputz luzean, bizkarrean hori oliba kolorekoak ere izan daitezkeenak.

Hainbat azpiespezie daude haien ezaugarri anatomikoen arabera. Bizkaian, Chalcides chalcides striatus azpiespeziea bizi da, bizkarraldean eta alboetan, luzetara, bederatzi eta hamahiru bitarteko marra ilun eta beheko aldea gris argi kolorekoa dituena. Azpiespezie hori Frantziako hegoaldean eta Iberiar Penintsula osoan bizi da. Horretaz gain, beste hiru azpiespezie bizi dira Europan: C.c.chalcides, Italian, Sizilian eta Elban bizi dena; C.c.concolor, Erromako zelaietan bizi dena eta C.c.vitatus, Sardinian aurki daitekeena.

Ezkutuko bizitza

Eskinko hiruhatza egunez, lurrean, ezkutuan bizi den espeziea da, eta gizakiok ikusi ere ez ditugu egiten. Zulotik -haitzen artean egiten dituztenak- goizean goiz ateratzen dira eguzkitan berotzeko, eta termoerregulazioa egin ondoren, elikagai bila abiatzen da. Intsektuak jaten ditu gehienbat, tximeleta beldarrak, armiarmak, koleopteroak, euliak eta ortopteroak, besteak beste. Haien harrapakinei isilean hurbiltzeko, haren hankatxoak erabiltzen ditu eta piskanaka hurbiltzen da, baina landareen gainetik higitzeko, bere gorputza alde batetik eta bestetik tolesten du azkar-azkar, hautemateko erraza den mugimenduan.

Eguneko ordurik beroenetan oso aktiboak dira. Baina gorputzaren tenperatura onenari eusteko, belarren azpitik ibiltzen da.

Eslizon3Molestatzen bazaio, berehala desagertzen da, hankak gorputzari hurbildu eta sugeen modura. Oso arina denez, intsektuak hegan ere harrapatzeko gai da.

Hortuetan eta lugorrietan egoten da nagusiki, eta baita belarrez eta landare baxuz estalitako zelaietan ere, zein itsas mailaren eta 950 metroko altitudearen artean dauden ur-lasterretatik hurbil dauden zelaietan. Europako beste eskikoek ez bezala, ez da leku lehorretan sarri aurkitzen.

Araldian, udaberrian, oso bortitzak izaten dira arrak eta emeak lortzeko borrokak egiten dituzte askotan. Emeek, obobibiparoak direnak, 4 eta 16 haur bitartean erditzen dituzte udaren bukaeran. Jaiotzen direnean, 7 zentimetro besterik ez dituzte, eta lehen hileetan, landare-zorriak bakarrik jaten dituzte.

Urrian inguruan, hotza ongi jasaten ez duela eta, lur azpian babesten da, edo zuhaitzen sustraien artean, eta udaberrira arte irauten du han lo. Udaberrian, berriro bihurtzen da aktibo. Hotza berehala hautematen duenez eta gaizki jasaten duenez, berandu ateratzen da hibernaziotik eta haizea saihesten du horrela.

BITXIKERIAK

Eslizon1Buru txiki eta zorrotza du, -sugandilenaren antzekoa-, gorputzetik bereiztea zaila dena. Azazkal zorrotzak dituzten hiru hatzamar fin dituzte gorputzadarretan, izena ematen diotenak: "eskinko hiruhatz" (hiru hatz), ozelatua edo iberikotik bereizteko, haiek gure mendietan ez daude eta.