Intxaurrondoa
Trianoko mendietan eta Petronorren findegiaren inguruko zuhaitz ezagunenetariko bat da Intxaurrondoa (Juglans regia), adakera handia eta biribila, hosto asko ez baditu ere, eta hosto sendo ugari dituena.Espeziearen izen generikoa, "Juglans", latinezko "Iovos glans" -etik dator, "Jupiterren ezkurra" esan nahi duena, erromatarrek intxaurrei horrela esaten zietelako. "Regia" izen espezifikoa ere latinetik dator eta "erreal" esan nahi du, eta haren itxura ikaragarri eta dotorearengatik eman zio izen hori.
Hazkuntza mantsoa du espezie honek, eta 20 eta 25 metro bitartean neur dezake (kasu gutxi bakar batzuetan 30 metro ere). Enborraren perimetroak bost edo sei metro inguru neur ditzake. 500 urte baino gehiago bizi den espeziea da.
Apirilean eta maiatzean loratzen da intxaurrondoa, hostoak kimatzen dutenean. Bere fruituak, intxaurrak, udaren bukaeran eta udazkenean heltzen dira.
Lurzoru solte, sakon eta ugalkorretan bizi da, 200 eta 1500 metro bitarteko altitudeetan, eta urteko 400 edo 700 mm-ko prezipitazioak izaten dituzten inguruneetan. Lurzoru karetsuetan ere ongi hazten da.
Hezetasuna behar du bai inguruko airean bai lurzoruan, eta urtean zehar egoten diren tenperaturen gora-beherak eta izozte berantiarrak ongi jasaten ditu. Eguzkia gogoko duen zuhaitza da, klima epelekoa, eta ia beti sakabanatuta aurkitzen da eskura dauden baliabideei onura gehiago ateratzeko. Batzuetan, hostotsuen beste zenbait espezierekin batera aurki daiteke.
Europako erdialdean eta hegoaldean zein Afrikako iparraldean eta Asian (Asia Txikia, Himalaya, Txina, etab.) aurki daiteke.
Litekeena da intxaurrondoak jatorria Europa hego-ekialdean eta Asia mendebaldean edukitzea eta antzinatik landatu izana.
Euskadiren hiru lurraldeetan aurki daiteke, talde txikietan edo sakabanatuta.
EZAUGARRIAK
Enborra zuzena eta lodia du intxaurrondoak eta haren azala gris-zilar kolorekoa da, edo gris-arre kolorekoa. Adinarekin pitzatu egiten da azala eta erretxina zein tanino ugari ditu.
Adaxka gutxi ditu eta lodiak, korapilatsuak eta gris kolorekoak dira. Urtekoak glabroak dira, distiratsuak eta lentizela argiak dituzte. Ernamuinak hirunaka multzokatzen dira eta arre-beltz kolorekoak dira, ezkatak dituzte eta garatu aurretik ez dira ondo ikusten.
LHostoak erorkorrak eta txandakakoak dira, konposatuak, eta lantza itxurako edo eliptikoak diren bost eta bederatzi hostoxka bitartean dituzte, ertz osoak edo ondulatuak dituztenak.
Kolore berde argia dute, ileren batekin, azpialdearen nerbioen axiletan. Fruituaren mesokarpio berdeak bezala, asko usaintzen dute.
Hamabost urte baino gehiagoko intxaurrondoek bakarrik dituzte loreak eta haritzen eta hurritzen antzerakoak izaten dira.
Espeziea dioikoa denez, lore arrak eta emeak multzo bereizietan egoten dira, baina zuhaitz berean. Gerba arrak berdeak, luzeak eta zintzilikariak dira. Lore emeak, isolatuak edo bi edo lauko taldeetan daudenak, urteko adaxka bigunen muturretan egoten dira.
Lore arra braktea txiki bati lotuta dago eta bost edo sei zati dituen periantio bat eta sei eta hogeita hamasei estamine bitartean ditu (oro har, hamabi eta hogei bitartean) , filamentu laburra eta konektiboa dutenak. Lore emeak perigonio laburra du, hiru edo lau lazinia dituena, eta inguruan hiru eta bost lobulu edo hagin bitartean dituen inbolukrua, braktea bakarrez edo elkarri itsatsitako hainbat brakteolaz osatutakoa.
Obulutegia inferoa da, lokulu bakarrekoa eta obulu bakarrekoa, elkarri soldatutako bi karpeloz dago osatuta eta bi estilo oso labur ditu, luma itxurako bi estigma dituzten bi estilo os labur dituena.
ERABILERAK
Intxaurrondoaren zura oso gogorra da, homogeneoa, oso astuna eta lantzeko, leuntzeko ea bernizatzeko erraza, beraz, oso estimatua da altzairugintzan eta torlojugintzan.
Arre gris kolorea du, sarri zain zabalak ditu, zerrenda gris edo beltzekin, oso itxura berezia ematen diotenak.
Naturalean, tindatuta, argizariarekin edo bernizarekin erabiltzen da. Industrian ere erabiltzen da luxuzko eskopeten eta errifleen kulatak egiteko. Zurgintza finean ere erabiltzen da, eskaileretako arrapalak, fundizioko ereduak eta abar egiteko.
Intxaurrondoen hosto eta azal berdea eta enborraren azala idorgarriak dira. Azken horretatik, nogalina deritzon berniza ateratzen da, beste zurak tindatzeko erabiltzen dena. Era berean, haziaren olioa bermifugoa da eta tenia kanporatzeko ahalmena omen du (hesteetako parasitoa). Hostoak hipogluzemiatzaileak dira eta diabetesaren aurka, infusio moduan erabil daitezke.
Tabako gutxi zegoenean, hostoak lehortu, txikitu eta erretzeko erabiltzen zituzten. Intxaurrak jan egiten dira, oso elikagarriak dira eta propietate bermifugoak dituzten olio ugari dituzte.
BITXIKERIAK
Bere fruituak, intxaurrak hiru eta sei zentimetro bitartean neurtzen ditu eta estalki edo mesokarpo berde, mamitsu eta usaintsua du, zeina denborarekin, heldutasunera iristen den heinean ilundu eta ireki egiten den bi kusku zimur ditu, irekitzen direnean zurezko geruza gogorra agerian uzten dutenak. Barruan, hazia dago, lau lobulu zimur-ildotutan banatua.
Haziak, osorik, burmuin txiki baten antza du.