cabra-marina

Itsas kraba ederra

Areatzako hondartzaren ertzetako harkaitzez betetako hondoetan, Cobaróneko amildegietatik Abraraino, bizi da gure kostaldeko kolore ederrenetarikoak dituen arrainetako bat, kraba, hain zuzen ere. Beste espezie batzuk ez bezala, oso arrain sineskorra da. Baliteke bere izaera harrapariak ematea ezaugarri hori.




Kraba espezie hermafrodita proteroginoa da, jaiotzen direnean, beti baitira emeak eta garatu ahala, arrak bihurtzen baitira. Beraz, ale txikietan sexu-organoak emeenak dira, baina zaharretan, handiek arren sexu-organoak dituzte. Baina bada une bat, non emeen sexu-organoak arren sexu-organo bihurtzen direnean, batek bi organoak aldi berean dituen eta funtzionalak gainera. Une horretan, bere burua ernaltzeko gai da
cabra

Udaberrian ugaltzen da kraba. Zenbaitek arrautzak jartzen eta beraiek ernaltzen dituzte. Besteek, aldiz, arrautzak jarri eta ar zaharrek ernaltzen dituzte. Azken horiek, milimetro bateko diametroa dutenak, planktona osatzen flotatzen dute eklosiora arte eta betan hilabete inguru egon ondoren, larbak hondora doaz eta kostaldetik hurbil gelditzeko leku egokia bilatzen dute.

Hura aurkitutakoan, hura biziki babestuko dute beste arrainen aurka, lurraldea asko zaintzen duen arraina baita, haitzez betetako edo haitzak eta area dituzten hondoetan bizi dena, 2 eta 80 metro bitarteko sakoneran. Atlantikoan, Iparreko Itsasoan eta Mediterraneoan aurki dezakegu.

Euskal kostaldean arrain ugarienetarikoa da eta erraz ikus daiteke. Sarri, urpekarien bila ateratzen da, jakin mina handia duelako.

¿NOLA EZAGUTU?

Gorputza fusiformea du krabak eta arre edo gorrixka koloreko zazpitik bederatzi zerrenda ditu zeharka, gorri-horixka kolorearen gainean. Beste hori-larrosa koloreko bi edo hiru zerrendak zeharkatzen dute bere gorputza burutik isatsera eta eztarria gorri bizi kolorekoa da. Buruan, aho handia eta hortz txikiak ditu kardatan, bi barailetan, ahosabaian eta bomerrean. Operkuluan, distantzia berera dauden hiru arantza lau ditu eta operkuluaren aurretik ertzak hortzak ditu, atzealdean izan ezik.

Alboko lerroan laurogei ezkata ditu eta sabelaldeko hegalak argiak dira.

 

BITXIKERIAK

Cabra marina

Kraba (Serranus cabrilla) 40 cm luze izan daiteke, baina normalean 20 eta 30 bitartean izaten da. Asko jaten duen arraina da eta beti dago bere harraparien atzetik, harkaitzetako zirrikituetatik hurbil edo inguruko algen artean.

Arrain txiki bat bere eremuan sartzen dela edo bere babeslekura hurbiltzen dela ikusten duenean, geldirik egoten da, harrapariaren mugimenduei adi begira. Nahikoa hurbiltzen denean, isatsarekin joten du eta berarengana botatzen du gezi bat bailitz, eta ahoa ireki eta segundo hamarrenetan irensten du.

Bere harrapari nagusiak moluskuak, krustazeoak, anelidoak eta arraintxoak dira.