Zirauna, hanka bariko eiherazaina
Petronor findegiaren eta Barbadun ibaiaren inguruetan narrasti ugarienetariko bat da zirauna (Anguis fragilis), horma-sugandilarekin batera. Animalia baketsua da eta ez da batere arriskutsua, nahiz eta ofidioen itxura "mehatxagarria" duen, zenbait teoriaren araberam eboluzioan zehar hankak galdu dituen saurioa baita.Metro erdi luzera irits daiteke zirauna. Muskizeko, Abantoko edo Somorrostroko mendi eta basoetan zein Trianoko mendietan ikusi ahal izango dugu udaberritik udazkenera, bizirauteko beharrezkoak baititu hezetasuna, landaretza eta lurreko zizareak.
Europa osoa hedatuta dago, Iberiar Penintsularen hegoaldean, Iralandan eta kontinentearen iparreko muturrean ezik. Kaukasotik ere ikus daiteke eta Asiaren Hman. Azken horretan, 1.900 metroko altitudean ere aurkitu izan dira halakoak.
Zelai hezeetako biztanlea
Nahiko lotsatia eta iheskorra da zirauna, baina ez dio beldurrik gizakiari eta, sarri, lorategietan eta biztanle ugariko herrien inguruetako zelaietan ikus ditzakegu, ondorioz.
Zelaietan, basoen argiguneetan edo sastraka ugari artean dauden harrien, hostoen edo eroritako enborren azpian bizi ohi da, bakarrik. Lurraren zuloetan ere egin ohi ditu bizilekuak, goroldio artean edo sustraien azpian. Ez die inurriei beldurrik eta, ondorioz, haiekin partika ditzake inurritegiak.
Oso mugimendu geldoak egiten ditu eta ez dute zerikusi handirik gainerako saurioenekin, ezta sugeenei ere. Narrasti hau albo baterantz uhinak eginez dabil. Horretarako, gorputzaren luzerako ardatzean txandaka dituen gihar-multzoak uzkurtu eta erlaxatzen ditu tarteka. Nahiko azkar doa maldan behera, baina lurralde lauetan eta aldapetan gora, nahiko poliki dabil.
Ez da narrastia artetsua, askotan arerioetatik ihes egitea lortzen duen arren; atzean buztan zati handi bat uzten duela ihes egiten baitu. Bere izen zientifikoa buztaneko ornoak erraz bereizten zaizkiolako jarri zioten (gorputzaren gainerakoak baino %10 edo %20 luzeagoak). Beste saurioetan ez bezala, ziraunaren kasuan ez du erregenerazio gaitasun handi batek bizirauteko teknika hori berdintzen, hauen kasuan, ebakitako sugeen itxura ematen dien muinoi zatarra gelditzen zaie, ordea.
Krepuskuluan aktibo
Krepuskuluan jarduten dira gehienbat. Horregatik, erraz aurki daitezke arratsean. Egunean zehar ere ikus daitezke, lainotuta dagoenean edo ekaitzen ondoren, gehienbat.
Nahiz eta hezetasuna oso gogoko duen, goizeko ihintza duen landareetan eguzkitan egoten ere asko gozatzen du. Beroa lortzeko hark berotutako objektuen azpian jartzen da, harri lauen edo landareen azpian, esaterako. Berotu denean, elikagai bila joan ohi da. Zizareak, bareak eta zenbait intsektu jaten ditu, funtsean, bera baino azkarragoa den animaliarik harrapa ezin duelako, ezustekoan ez bada behintzat.
Ikusi denez, 5 edo 6 minutu behar ditu zizare bat irensteko. Sugandilen bezala, ur ugari edaten du.
Goiko barailan ezpaineko guruin txikiak dituela ikusi da eta haiek askatzen duten likidoa, hortz oker eta hutsetatik ateratzen da. Zizareari horzka egiten dionean, likidoa sartzen dio eta hil arteko dardarak eragiten dizkio. Ziraunak batzuetan harrapakinak hiltzeko erabiltzen du likido hori. Baina, gizakiaren behatzari edo besoari horzka egiten dionean, ez da ezer ere ez gertatzen; haren horzkadura sentitzea bakarrik. Horren eragin psikologikoa bakoitzaren mende dago.
Udazken erdialdean, 30 eta 70 zentimetro bitarteko zulo bat egiten dute ziraunek eta han sartzen dira taldeka, hamar eta hogeita hamar ziraunen taldeetan, hibernatzeko. Geldirik eta elkarri lotuta egon ohi dira, udaberrian esnatzen diren arte, hau da, eguraldia ona bada, martxoaren erdialdera arte.
Ugalketaren deia
Apirilaren hasieran hasten da ugalketa garaia eta arrek emeak lortzeko lehia gogorra bizi dute. Udaberrian estaltzen dituzte; arrek estu heltzen dituzte emeen lepoak barailekin.
Saurio gutxik duten ezaugarri bat dute ziraunek: arrautzak gorputzaren barruan edukitzen eta kumeak erditzen dituzte.
Ikusi denez, oro har, bi urtean behin ugaltzen dira emeak.
Ziraunak 40 urtetik gora bizi daitezke. Izan ere, itxian, 45 urteko ziraunak hazi dira.
Nola jakin zirauna den?
Gorputz luzatua dute, sugeen antzerako ezkataz estalia eta kolore arre edo gris-kobre kolorea dute. 50 zentimetro luze izan ditzakete, baina oro har, 30 eta 40 cm bitarteko luzera dute. Buztana inoiz galdu ez badu, gorputza baino luzeagoa da baina, sarri, helduetan laburragoa izaten da, askotan hautsi egiten delako eta berriro sortu behar dutelako.
Burua sugandilenaren antzerakoa da, baina txikiagoa eta baita haien begiak eta belarriak ere. Argi ikus daiteke belarrien zuloa.
Buztana gorputza baino nahiko luzeagoa izaten da. Emeek alboetan eta sabelaldean zein bizkarrean zerrenda ilun bana edukitzen dute eta arrek, ordea, kolorea uniformeagoa dute, askotan orban urdinekin alboetan. Gazteek sabelaldean urre kolore ikusgarria izaten dute eta sabela zein lerro bertikala beltza.
Sugeek ez bezala, ziraunak begiak itxi ditzake, buztana erraztasunez hausten zaio eta sabelaldean ezkaten hainbat lerro ditu. Gainera, ahoa ezin dute sugeek bezainbeste zabaldu.
BITXIKERIAK
Irailean erditzen dute; eme bakoitzak , lurreko zuloetan edo landareen sustraien artean ezkutatuta, erabat formatutako eta 8 edo 9 zentimetro luze diren 7 eta 19 bitarteko kumeak erditzen ditu. Jaio aurretik, edo amaren gorputzetik kanpo ere batzuetan, enbrioi zirenean inguratzen zituen geruza garden finetik ateratzen dira. Jaiotzen direnean, 6tik 9 cm-ra neurtzen dituzten eta zurixkak dira, eta buruan eta lepoan distira urdinxkak dituzte; era berean, sabelalde osotik doan zerrenda urdinxka bat dute. Azkar hazten dira lehen bi urteetan; horrela, lehen urtean jaio zireneko taimana bikoizten dute eta bigarrenean 23 zentimetro luze dira. Gero, askoz ere mantsoago hazten dira.