Muskizeko mendietako azken gaztainondoak
Petronorren findegiaren inguruko mendietan oraindik ere badira zenbait gaztainondo, gorputz sendoko zuhaitza, azkar hazten dena eta 500 urte bizi ditzakeena. 30 metroko altuerara irits daiteke eta enborraren perimetroak 4 eta 6 metro bitartean eduki ditzake.Hosto handiak ditu. 10-25 cm. x 5-8 cm. bitartekoak, eta peziolo laburren tortsioaren ondorioz plano bakarrean daude. Lantza-formakoak eta eliptikoak dira, ertza krenulatua eta horztuna da eta oinarria biribila. Punta zorrotzean bukatzen da eta nerbioak kanporantz doaz. Nahiko gogorra da eta berde ilun kolorekoa eta nahiko distiratsua gainetik, eta berde argiagoa -edo berde horixka- azpitik.
Gaztainondoaren gerbak hosto-galtzarbean hasten dira, eta meheak eta horixkak dira. Bata bestetik bananduta dauden lore maskulinoak dituzte nagusiki. Lore emeak oinarrian daude, inbolukru bat osatzen.
Kupula arantzaz dago beteta eta udazkenean irekitzen da ia esfera-forma duten batetik hirura gaztaina erortzen uzteko. Ildoskatutako eta kolore arre distiratsua duen epikarpo larrukara du.
Kotiledoiak zurixkak dira, almidoi ugari dute eta zapore goxoa. Mintz moduko filma osatzen duen episperma mingotsak inguratuta.
Gaztainondoak udaberriaren erdialdean ematen ditu loreak eta bere fruituak -gaztainak- udazkenean heltzen dira, eta izena Asia Txikiko Kastana hiritik dator, egun Turkia denean zegoena, han landatzen baitzen.
LURZORU HEZEAK ETA ONGI DRAINATUAK
Lurzoru hezeak eta ongi drainatuak behar ditu gaztainondoak, pH oso azidotik neutrora, nahiz eta kareharri pixka bat ere onar dezakeen. Klima hezea eta epela behar du, izozte berantiarrik edo udako lehorte luzerik gabe.
Asia Txikian eta Balkanetan du jatorria eta Mediterraneo inguruan aurki daiteke, Europako erditik eta mendebaldetik gehienbat (Espainia, Frantzia, Portugal, Italia, Grezia, Turkia...).
Zati batean, gizakiak hedatu du zona horietan, duela gutxira arte, gaztainondoa laborantzako landare garrantzitsua baitzen, mendian gehienbat.
Antzinatik, gizakiak berez hazten zen landaretzaren ordez landatuz hedatzea erraztu du (hariztiak, pagondoak, baso nahasia...).
ERABILERAK
Bere erabilera nagusia fruituan oinarritzen da, gaztainetan, oso nutritiboak baitira, nahiz eta astunak diren.
Bere zura ere oso baliotsua da, oso astuna baina ez oso gogorra eta marroi iluna. Zurgintzan eta ebanisterian erabiltzen da altzariak, dornadurak, habeteriak edo upelen uztaiak egiteko. Zura gaizki duten zuhaitzak taninoa sortzeko erabiltzen dira eta anduien kimuek, azkar hazten direnak, zura oso preziatua ematen dute, meatzaritzan erabiltzen diren euskarriak egiteko, esaterako. Zuhaitz honen zura otarrak egiteko industrian ere erabili da, gaur egun ia desagertuta dagoen industria bada ere.
BITXIKERIAK
Zuhaitz sendoa da gaztainondoa, adaburu handi eta biribila duena. Baso irekietan, enbor labur eta lodia izan ohi du (2 metro diametrora artekoa), sarri adaburu nahiko dentsoa osatzen duten adar ugaritan banatua-lurretik metro gutxira.
Azala, gris zilarreztatua, leuna da gazteetan, baina hogei urterekin, luzeran eta elkarren aldenduta, eta enborraren ardatzarekiko espiralak eratzen dituen ildaskak dituen ritidoma bihurtzen da.