Igel berdea, urmaeletako erregina

Udako iluntzeetan igortzen dituzten kantu zaratatsuengatik aski ezagunak dira eta haiek bizi diren urmaeletara gehiegi hurbiltzen garenean salto egiten dute igel berdeak. Haien egokitzeko erraztasunaren eta ugalkortasun ikaragarriaren ondorioz, Petronor findegiaren inguruko gune hezeetan ugarien dauden anfibioetariko bat dira.




Egunean zehar oso aktiboa da eta urari lotuta bizi da, ia egun osoan baitago uretan eta beste anfibioek baino azkarrago hartzen ditu urmaelak. Igel arrunta (Rana perezi), lurreko igel arreak oso isilak badira ere, oso zaratatsuak izan ohi dira eta urmaeletan flotatzen egoten dira, burua uretik kanpo dutela. Gainazaletik nabarmentzen diren harrietan ere jartzen da edo urmaelaren inguruan daudenetan. Han egoten da, eguzkitan, intsekturen bat noiz igaroko zain.

Zerbaitek ezustekoa ematen badio, jauzi egiten du eta igeri egiten ihes egiten du hondora, hainbat minutuz han egoteko. Gero, berriro igotzen da gainazalera eta burua ateratzen du arriskua igaro den ikustera. Hala bada, lehen zegoen lekura itzultzen da.

Anfibio horren zentzumenak, ikusmena gehienbat, apartekoak dira eta hori argi dago bere begien konformazioan. Arerioak berehala hautematen ditu eta uretako hegazti harrapakariak eta gizona saihesten ditu.

Adimen handiz harrapatzen ditu bere harrapakinak. Higiduran harrapatzen dituen harrapakinak bakarrik jaten ditu. Inoiz ez geldirik dagoen animalia, izakiak haien higiduran oinarrituta ezagutzen dituelako.

Asko jaten du. Gehienbat, intsektuz elikatzen da -euliak, eltxoak, libelulak-, eta ez du eztenak dituzten himenopterorik ere alperrik galtzen, liztorrak, esaterako. Uraren inguruan dabiltzan barraskiloak, zizareak eta armiarmak ere harrapatzen ditu.

Negua iristen denean, urmaeletako lokatzetan murgiltzen da eta udaberrira arte itauten du lo.

ranaverde2

Babesik gabeko zapaburuak

Udaberriaren hasieran hasten da haiek zaintzeko garaia eta, anfibio ia guztietan bezala, ugaltzeko instintu oso sendoa dute. Harrek korroka egiten dute eta haiek bizi diren urmaelen ertzetan talde handiak osatzen dituzte. Hor gertatzen dira ernalketak eta arrautzak errutea. Eme bakoitzak 5.000 eta 10.000 arteko arrautza errun ditzake, milimetro bat edo milimetro eta erdi luze direnak, gelatina moduko substantzia batez inguraturik daudenak. Hondora erortzen dira eta hango harkaitzetan gelditzen dira itsatsirik. Laugarren egunean, enbrioia higitzen hasten da; seigarrenean, gelatina moduko estalkia ireki egiten da eta hori edo gris koloreko zapaburua ateratzen da; milimetro eskas luze dena, dardarka, igeri egiten hasiko da.

Larbak landareak edo animaliak jaten dituzte, usteltzen ari badira ere. Baita algak edo uretan esekita dauden partikulez ere.

Beste mota batzuetako zapaburuekin gertatu ohi den bezala, bata bestea ere irensten dute, elikagai gutxi dagoenean, gehienbat, asko jaten baitute.

Hiru hile inguru irauten du metamorfosiak, baina batzuetan hiru eta erdi ere iraun ditzake.Zapaburu txikiei atzeko hankak ateratzen zaizkio hasieran, gero, aurrekoak, brankiak atrofiatu egiten zaizkie eta birikak hasten dira eratzen. Azkenik, igeri egiteko behar zituzten buztanak laburtzen doaz, desagertzen diren arte. Ura uzten dutenean, bi zentimetro baino pixka bat gutxiago neurtzen dute igeltxoek eta gurasoek irensten dituzte horietako asko.

BITXIKERIAK

ranaverde3

Espezie honen ugalketa luzea denez, tamaina handiko larba hibernatzaileak ere ikusi dira, urteko zikloan metamorfosia bukatu ez zuten errute atzeratuetakoak.

Bost urte beranduago, sei zentimetro inguru neurtzen dute, baina pixkanaka, hazten jarraitzen dute, bizirik dirauten bederatzi edo hamar urteetan zehar.