Babesa

BTT Eskolen XIX. Topaketak 317 ume bildu ditu Muskizen

Mendiz Mendi klubak, Petronorrek babesaz, BTT Eskolen XIX. Topaketa antolatu zuen larunbatean Muskizen. Bizkaia osoko, Kantabriako, Gaztela eta Leoneko, zein Errioxako klubetako 317 neska-mutilek hartu zuten parte.
16 Api 2018
ALBISTEAK

Petronorrek bere 50 urteko historia errepasatzen du erakusketa batean

Petronorrek konpainiaren lehenengo berrogeita hamar urteak errepasatu eta etorkizunari begiratzen dion “Petronor, 50 urte energiaz”  erakusketa ibiltaria aurkeztu du gaur, Gallartan, 50. urteurreneko ospakizunen barruan. Erakusketa honen bitartez, bisitariek plantak mende erdi honetan bete dituen etapa desberdinak eta gaineratuz joan den berrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte.
10 Api 2018
ALBISTEAK

164 txirrindularik hartu zuten parte Gallarta-Gallarta IX. Zikloturista Martxan

Guztira, 163 txirrindularik hartu zuten parte atzo Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren bederatzigarren edizioan. “Iaz euria egin zuen eta ginen ehun partaideetara heldu, baina aurten nahiz eta euria egingo zuela jakin, jende gehiago animatu da”,  aipatu du Txetxu Santos, froga antolatu duen, Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkartearen kirol zuzendariak.
09 Api 2018
ALBISTEAK

VII. Mello Saria apirilaren 22an izango da

Datorren apirilaren 22an izango da, Muskizko El Cerro de La Llosa kirol zein kultur elkarteak antolatutako, 2018. urteko Mello Sariko mendi ibilaldi eta lasterketaren zazpigarren edizioa. Ibilaldi eta lasterketa absolutuen modalitateez gainera, Ibilaldi Txikiaren seigarren edizioa ere izango du aurtengo probak. Edozein modalitatean izena emateko azken eguna apirilaren 20a da (ostirala), Ibilaldi Txikiaren kasuan izan ezik. Petronorrek, urtero bezala, proba babestuko du.
06 Api 2018
ALBISTEAK