Babesa

Petronorrek aurten ere Lanaldi programan parte hartu du

Petronorrek Novia Salcedo Fundazioaren Lanaldi programan parte hartzen du aurten ere. Programa honek enpresa eta hezkuntzaren arteko gerturatzean lagundu nahi du. Jone Uribarri Batxilergoko 1 mailako ikasle durangotarrak ekimen honetan parte hartu duen gazteetako bat da eta Gualber Atxurra findegiaren Erakunde Harremanen teknikariarekin izan da egun bateko lanaldian.
22 Mai 2017
ALBISTEAK

Muskizek igandean bere I. Belaunaldiarteko Martxa izango du

Muskizek igande honetan, maiatzak 14, bere lehenengo Belaunaldiarteko Martxa izango du, Hirugarren Adineko Elkarteak antolatuta, Udalaren, Petronorren eta Urgatzi Taldearen laguntzaz. Ibilbide honen helburua herrian xendazaletasuna eta adin guztietan bizitza ohitura osasungarria bultzatzea da.
12 Mai 2017
ALBISTEAK

Petronorrek Calderonerako bi sarrera ditu, lortu itzazu!

Atletico de Madrid-Athletic Club partidurako sarrerak agortu dira, baina findegiak duela hiru hilabete bi erosi zituen online, eta orain Repsol MAS Petronor txartela duten inguruko auzokideen artean zozkatuko ditu. Maiatzaren 15a baino lehen parte hartu!  
11 Mai 2017
ALBISTEAK

Lazkanoren 4 liburuen irabazleak baditugu!

Maria Muñoz, Antonio Sacristan, David Felix Perez eta Luis Antonio Urizar dira, Petronorrek Gazteluberriren irakurleen artean, zozkatu duen “LAZKANO. Nunca podrías estar ahí”  liburuaren irabazleak.
08 Mai 2017
ALBISTEAK

El Pobalek Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatu du apirilean zenbait jarduerarekin

Joan den hilaren 18an Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna izan zen eta El Pobaleko burdinolak apiril osoan ospatu du, hiru ezohiko jarduera antolatuz:  bisita gidatuak burdinolara, gabia abian jarriz; bisita gidatuak Muñatones Gaztelura eta haurrentzako argazkilaritza-tailerra. Jarduera horiek guztiak doakoak izan dira eta Petronorren laguntza jaso dute. Guztira, 390 pertsonak parte hartu dute.
04 Mai 2017
ALBISTEAK