Findegia

MATILDE GARCÍA: “Geldialdiak zalantza eragiten du eta erronka handia eta ikasteko aukera aparta da”

Matilde García –Kimika Industrialean lizentziatua Oviedoko Unibertsitatean- duela 17 urte iritsi zen  Petronorrera. Prozesuetan hasi zen baina 2003. urtetik aurrera URFko Ingeniaritza Kontzeptualari lotuta dago. Ostean, 2005etik 2012ra, URF Proiektuaren Sailean jardun zuen eta, jarraian, 2012ko martxoan, Eragiketa Sailean sartu zen Arloko buru moduan. 2014ko urrian URFko buru izendatu zuten, sorkuntzatik ezagutzen duen eta beti atxikita egon den unitatea.
13 Ots 2017
ALBISTEAKIRITZIA

Unitateen abian jartzea Etenaldi Orokorraren ostean

Petronorrek jakinarazi nahi du, Etenaldi Orokorreko mantenu lanetako batzuk amaitu ostean, asteburu honetan zenbait unitate martxan jartzeari ekingo zaiola. Batzuk berehala hasiko dira abiarazten eta besteak hurrengo asteetan zehar martxan jarriko dira. Hori guztia beste batzuk geldirik mantentzen diren bitartean, aurreikusita zegoen moduan, hilabete amaieran abian jartzeko.
10 Ots 2017
ALBISTEAK

Inspîre programako proiektuak probatu egingo dira Etenaldian zehar

Koke-instalazioko Etenaldia egokierarik aproposena da Ikerlan eta Gaiker zentro teknologikoek Inspîre deritzon berrikuntza-programaren barruan aurkeztu dituzten bi proiektuak instalatu, abiarazi eta praktikan erakusteko. Petronorrek egin du Inspîre programa horretarako deialdia, kanpora hautsa ateratzeko arriskua saiheste aldera.
10 Ots 2017
ALBISTEAK

Petronorrek jada ikuskatu du ekipamenduen % 98 Etenaldian zehar, eta aurreikusitakoaren arabera, epeak beteko dira

Petronorrek jada ikuskatu du findegiaren Etenaldi Orokorraren ondorioak jasan dituzten ekipamenduen % 98, eta orain hobekuntza teknikoak txertatzen eta beharrezko konponketak egiten ari dira. Hasiera batean, otsailaren 28an berriz ere martxan hasteko plana mantendu egiten da, aurreikusi zen bezala. Hala, hurrengo astean, koke unitatea martxan jartzen hasiko dira.
09 Ots 2017
ALBISTEAK

Kazetari zein argazkilariek FMUaren Etenaldia bisitatu dute

Argazkilari zein kazetariek Petronor bisitatu dute gaur Findegiaren instalazioak eta Etenaldiaren gunea gertutik ezagutzeko asmoz. Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria haiekin izan da.
08 Ots 2017
ALBISTEAK

BL-32 Galdararen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur 3. Plantako BL-32 Galdara gelditzeari ekingo zaiola gaur.
30 Urt 2017
ALBISTEAK

MIESA, 30 urtez Petronorrekin

MIESA SA Etenaldian parte hartzen duten 55 enpresetako bat da. 30 urte daramatza findegi-eremuan lan egiten, eta Petronorren “hornitzaile-hautaketa” planean aukeratua izan da, instalazioen erabilgarritasuna hobetzeko.
30 Urt 2017
ALBISTEAK

Downstreameko zuzendari nagusiaren bisita

Maria Victoria Zingoni Repsolen Downstreameko zuzendari nagusiak eta Francisco Vazquez Finketa zuzendari exekutiboak Petronorren Etenaldia bisitatu dute. Bertan Emiliano Lopez Atxurra presidentearekin eta Andreu Puñet kontseilari delegatuarekin izan dira.
26 Urt 2017
ALBISTEAK