Findegia

Petronorrek amaitutzat jotzen du Etenaldi Orokorra

Petronorrek amaitutzat jotzen du Etenaldi Orokorra, sekula Muskizko findegian izan den etenaldirik handiena, hain zuzen ere. Urtarrilaren 16an hasi zen, sei astebete luzez iraun du, mantenutan zein inbertsiotan 49 milioiko aurrekontuaz baliatu izan da eta, batez beste, 1500 beharginentzeko lana eskaini ahal izan du egunero, baita 2200 lanpostutara iritsi ere zenbait egunetan.
06 Mar 2017
ALBISTEAK

FCCko konpresorearen ezusteko geldialdia

Arratsaldeko 18:15ak aldera, FCC Unitatea abian jartzean, konpresorea gelditu da, keak handitu eta katalizatzaile partikulak isuri dira.
03 Mar 2017
ALBISTEAK

FMU berritu da Etenaldiaren ondoren

Petronorrek 49 milioi euro inguruko guztizko aurrekontua bideratu du  Fuel-olioa Murrizteko Unitatea edo Koke-Planta deritzoneko instalazioak berrikustera. Gainera, lantegi honetako Etenaldi Orokorraz baliatuta, findegiak inbertsio berriak egin ditu, bertako prozesuetan azken teknologiak txertatzeko asmoz. Horrek guztiak bi helburu argi ditu: Segurtasuna eta Berrikuntza, Petronorrek pertsonekin eta ingurunearekin hartua duen konpromisoaren harira.
01 Mar 2017
ALBISTEAK

PEDRO BOYRA: “Etenaldia segurtasunez, kalitatez eta epearen barruan amaitzea da helburua”

Pedro Boyrak industria-ingeniaritza mekanikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina karrera amaierako proiektua eta ikasgai batzuk Frantzian egin zituen, IFMA (Frantziako Mekanika Aurreratuko Institutua) delakoan. Deustuar kementsu honek duela 17 urte hasi zuen Petronor barruko ibilbide profesionala, 1999ko uztailaren 1ean alegia. Denbora honetan bildu dituen esperientzia aberasgarrien artean, Kanadan egindako egonaldi du bereziki gogoan, bertako Canaport LNG konpainiako general managerra izan baitzen bi urtez. Orain etxera itzuli da, Petronorrera, Fidagarritasun eta Mantentze-Lanetako zuzendari bezala.
23 Ots 2017
ALBISTEAKIRITZIA

Lan-istripua, Petronorren

Gaur arratsaldean gertatu den lan-istripuaren gainean zabaldu diren zenbat informaziok eragin duten berri-nahasketa dela-eta, Petronorrek argitu nahi du:
18 Ots 2017
ALBISTEAK

FMUaren unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinerazi nahi du, asteburu honetan zehar, FMUaren lehenengo unitateetan abian jartzeko lanak hasiko direla, planifikatutako mantenu beharrak amaitu ostean.
17 Ots 2017
ALBISTEAK