Findegia

CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du bihar, irailak 25, CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lanak egin ahal izateko, produkzio eraginik gabe. Ostiralean, irailak 26, abian jarriko da.

24 Ira 2014
ALBISTEAK

Josu Jon Imazek AOP-ren lehendakaritza utzi du

Josu Joan Imazek AOP-ren (Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkartearen) lehendakaritza utzi du, hiru urte karguan izan ostean. Orain Federico Molina izango da bere ordezkoa.

18 Ira 2014
ALBISTEAK

Platformatu eta Nafta Desulfurazio Unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik aurrera, irailak 16, lehen plantako P1 Platformatu Unitatea abian jarriko dela, aurkitutako ihesa konpontzeko lanak amaitu eta gero.  Unitatea martxan jarri ostean, ostegunean, N1 eta N2 Nafta Desulfurazio Unitateak abian jarriko dira, lehen eta bigarren plantakoak, hurrenez-hurren.

15 Ira 2014
ALBISTEAK

Nafta-P1 prozesu-unitatearen geldialdia

Bart gaueko 20:15an hidrokarburo-ihesa gertatu zen Nafta-P1 unitatearen hodi txiki osagarri baten barrena eta, ondoren, gasen su-hartzea. Berehala gerarazi zen unitatea, presioa murriztu eta gasok zuzirantz bideratu. Ez zen ez inolako eta ez ezelango kalterik izan. Esku-hartzea bizkorra bezain eraginkorra izan zen, barne-baliabideez, eta egoera kontrolpean egon zen une oro.

09 Ira 2014
ALBISTEAK

Galdaren geldialdia eta abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du atzotik aurrera -hirugarren plantako- BL-31 galdara abian jartzeari ekin zaiola eta gaur BL-32 galdararen geldialdiari hasiera emango zaiola, produkzio eraginik gabe.

27 Abu 2014
ALBISTEAK

Zuzia, ezinbesteko segurtasun sistema Petronorren

Langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna eta segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna da Petronorrentzat, gizartearekin duen konpromisoaren alderdi garrantzitsua izanik. Horregatik, Findegian, segurtasunik handienaren aldeko apustua egiten da prozesu guztietan.

18 Abu 2014
ALBISTEAK