Findegia

Petronorren ateak zabaltzeko egunak amaitu dira

Petronorren ateak zabaltzeko egunak amaitu egin ziren atzo Findegiko langileen azkeneko senide taldearen bisitarekin. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren teknikaria haiekin izan ziren.

23 Aza 2012
ALBISTEAK

Filipinaseko Petron findegiko ordezkariak Petronorren bisitari

Filipinaseko Petron findegiko ordezkariek Petronor bisitatu dute gaur, gasoleo zein gasolina ekoizteko propietateen analisirako sitema automatikoa ikusteko asmoz. Sistema honek merkatuak eskatzen dituen espezifikazioak jarraituz produktu hauen formulazioa lortu nahi du, gastuak zein itxaronaldiak ekidituz. Egitura hau NIR (Gertuko Infragorri) analizatzailean eta matematika kalkulu konplexuan oinarriturik dago, ekoizten diren ahala kontsumitu daitezkeen automobilgintzarako erregai egokiak lortzean denbora zein milaka euro aurrezten dira.

22 Aza 2012
ALBISTEAK

Petronorrek Deiaren Bizkaia Saria jaso du

Deia Hemendik Sariak Petronorrek ingurumen iraunkortasuna babesteko egiten duen etengabeko esfotzua saritu zuten atzo. Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko diputatuaren eskutik jaso zuen saria, Ortuellako Kultura Etxean (OKE) izandako ekitaldian.

21 Aza 2012
ALBISTEAK

Gaur, Kalitatearen Munduko Eguna

Gaur, azaroak 8, Kalitatearen Munduko Eguna da. Nazio Batuek 1990an ezarri zuten, mundu osoan, kalitateak erakunde bateko hazkundean, oparotasunean zein iraunkotasunean duen garrantziaz kontzientziatu gaitezen.

08 Aza 2012
ALBISTEAK

MK3 eta TH3 unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik, azaroaren 7tik, aurrera, lehen Plantako, MK3 kerosenoa eztitzeko unitatearen eta, hirugarren Plantako, TH3 ur azidoaren stripperraren hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari ekingo zaiola. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 7 egun ingurukoa izango da eta ez du produkzioan eraginik izango.

06 Aza 2012
ALBISTEAK

Petronorren langileen senideak Findegian

Petronorren langileen senideek Findegia bisitatu zuten, azteazkenean, ateak zabaltzeko egunen barruan. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren teknikaria haiekin izan ziren.

02 Aza 2012
ALBISTEAK

Lan Taldeak Zuzendaritza informatu du

Zortzi lagunez (Chema Alvarez, Marta Besne, J. M. Garcia Jometon, Mikel Garcimartin, Alberto Gonzalez, Leire Madariaga, Elias Unzueta eta Ricardo Zamorano) osatutako lan-taldeak Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu zion, hilaren 19an, aurreko astean Findegia bisitatu zuten zazpi biraseguratzaile adituen behaketaren laburpena.

24 Urr 2012
ALBISTEAK